Hasiera • Euskaraz goza • Bideoak
Bideoak
25 irudi segundoan
Bideoak begiratzeko espazioa.
Hemen, filmak, serieak, erreportaiak, dokumentalak, ikusgarriak eta elkarrizketak atzemanen dituzu, besteak beste.
Zoom
Ximinoa
Itzia Leemansen film laburra. Junek lehen udako lana lortu du: Constance zaintzea, maitasun falta handia duen neskato sentibera. Haurra laster lasaituko da, eta urte osoan zehar haren umezaina izateko itxaropenak ilusio handia pizten dio Juneri. Baina haurrarekin gero eta lotura estuagoa egin ahala, Junek klase harremanen bortizkeria eta bere izaeraren ukapena ezagutuko ditu.
Trikiti trip
Road trip musikala. Bere trikiaz eta topaketa egarriz armatuta, Patrik Larralde musikariak Europa ekialdean barrena bidaia iniziatiko bat egiteko bidea hartu du. Friulitik hasi eta Rodhopes balkanetaraino, Istria eta Errumaniatik igaroz. TrikitiTrip dokumentalak musika, identitatea, adierazpen artistikoa eta memoriaren arteko lotura sakonak aztertzen ditu. 20mn inguruko episodioak dira.
Nabarmendutako bideoak
eus
Kanaldude Herri telebistak fikzioak, serieak, emankizunak, kirol saioak eta musika proposatzen ditu.
eus | es
Kontu bat sortu (urririk) eta denentzako edukiak begiratzeko aukeraz gozatu : filma, serie, kontzertu… tokikoak, nazioartekoak…
eus
Astekariak bere webgunean elkarrizketak, filmak, erreportaiak, mintzaldiak eta antzezlanak bildu ditu.
eus | es
Nahieran plataforman, filmak, albistegiak, sukaldaritza emankizunak, umorean eta telesailak proposatzen ditu.
eus
Streaming plataforma ezberdinetan (Primeran, Prime video, Netflix, Filmin, Makusi) euskaraz zer aurkitu daitekeen informatzen duen webgune praktikoa.
Euskarazko bideo gehiago
eus | fr
Gazte hedabide numerikoak, elkarrizketak, emankizunak eta erreportaiak proposatzen ditu.
eus | fr
EKEk, euskal kulturaren inguruko ikus-entzunezkoak biltzen ditu. Artxibo irudi ederrak.
eus
Nafarroako telebista, Baztaneko berriak, magazinak eta erreportaiak proposatzen ditu.