Hasiera • Euskaraz goza • Marrazki bizidunak
Marrazki bizidunak
Irudi bidez bidaiatzeko
Haurrentzako bideoak atzemateko espazioa.
Hemen, zure haurrarekin begiratzeko marrazki bizidun, animazio edo emankizunak atzemanen dituzu, besteak beste.
Zoom
Kontaidazu, iratxo
Kontaidazu, iratxo telesailak bullying-a, dolua, tristura edo genero-identitatea bezalako gaiak lantzen ditu, enpatia, ausardia eta errespetua bezalako balioak sustatuz. Sartzea den garai honetan une egokia da marrazki bizidun honetan sartzeko eta ikasturteari elkarbizitza eta emozioak lantzen hasiz ekiteko.
Ixkilim
Zure haurrak eskulanak egitea maite al du? Baina ez dakizu zer irakatsi edo non aurkitu euskarazko azalpenak? Lasai, Kanaldudek Ixkilim saioa eskaintzen du, non 7 sorkuntza eder partekatzen diren, azalpen argi eta errazekin.
Euskaraz entzuteaz gain, bideo honen bidez eskulan politak egiteko aukera ere badago!
Nabarmendutako marrazki bizidunak
eus | es
Pintxo bihurria, Hur ikaslea, Liz sortzailea, Xira kirolaria, Ezki bidaiaria… iratxo bakoitzak balorez beteriko bida interaktibo batera gomitatzen zaitu.
eus
Kanaldude Herri telebistak haurrentzako edukiak proposatzen ditu: eskulanak (Ixkilim), ipuinak (Liburutegi txikia), liburu kontaketak (Liburuxka), musika instrumentuen transmisioa (Giltzaera)…
eus | es
Kontu bat sortu (urririk) eta haurrentzako edukiak begiratzeko aukeraz gozatu : marrazki bizidun, serie, tokikoak, nazioartekoak…
eus
Ahoz aho eta mendez mende transmititu diren hainbat kantu, joko, formula, ipuin, asmakizun eta zirto emankizun dibertigarri moduan erakutsiak.
Marrazki bizidun gehiago
eus | es
Nahieran plataforman, haurrentzako filmak, Ene kantak kantu emankizuna, marrazki bizidunak (Loa eta Laia, Lur eta Amets)…
eus
Pirritx, Porrotx, Marimotots eta haien lagunen bideoklipak, erreportajeak, karaokeak, diskoak, ipuinak…
eus
Streaming plataforma ezberdinetan (Primeran, Prime video, Netflix, Filmin, Makusi) euskaraz zer aurkitu daitekeen informatzen duen webgune praktikoa.
eus | es
Fernando amezketarra edo Lazkao txiki bezalako aspaldiko euskal marrazki bizidunak begiratzeko kanala.