Hasiera • Euskaraz goza • Euskara kurtsoak
Euskara kurtsoak
Euskaltegiaren osagarri
Euskara ikasten segitzeko espazioa.
Hemen, euskararen deskubritzeko edo ikasprozesua osatzeko baliabideak atzemanen dituzu, besteak beste. Ez ahantz: besteekiko harremanean askoz hobeki ikasten dira hizkuntzak.
Zoom
Radio Kultura – Euskara kurtsoak
Euskara ikasten hasteko gogoa? Radiokulturak euskarazko kurtsoak eskaintzen ditu doan, audio-ikasgai eta idatzizko materialekin. Lehenengo eta bigarren urteko ikastaroak aurkituko dituzue, eta ikasgaiak deskargatu edo zuzenean entzun daitezke. Ikasteko, berrikusteko eta euskararekin pixkanaka trebatzeko aukera bikaina!
Osez l’euskara
Hasiberriak. Mintzalasai elkarteko kideek sortutako 12 saio ludiko topa ditzakegu webgune honetan. Saio hauetan, ahozkera-azalpenak, egunerokoan agurtzeko erabiltzen diren esamoldeak, norberaren aurkezpena egiteko oinarrizko esaldiak eta beste eduki asko aurki daitezke. Aukera bikaina da euskararen oinarriak ikasteko eta hasiberrientzat lehen pausoak emateko.
Nabarmendutako kurtsoak
eus | fr | es | eng
Maila guziak. Multimedia plataforma : bideoak, grabaketak, ikastaroak, ikaskuntza-komunitateak…
eus | fr
Hasiberriak. Jakinolak sortutako buletina, euskara eta euskal kultura deskubritzeko. Formatu arin eta ludikoa (15 minutu egunero).
eus | fr
Hasiberriak. 2020ko konfinamenduan, Mintzalasai elkarteko laguntzaileek sorturiko 12 saio labur eta ludiko.
eus | fr
Maila aitzinatua. Gramatikaz beste modu batean hitz egiteko podcast bat.
Euskarazko kurtso gehiago
eus | fr
Hasiberriak. Euskara ikasteko oinarrizko plataforma, Ipar Euskal Herriko hiztegia lehenetsiz, baina Hegoaldeko aldaerak ere adieraziz.
eus | fr
Maila guziak. Baliabide irekiak, urririk eta eskuragarri, euskara lantzeko.
eus | fr
Hasiberriak. Itzaltzeko arriskuan diren Europako hizkuntza batzuen oinarriak ikasteko aplikazioa.