Publikatze data | 2026-01-05
Kanaldude

Kazetari

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

Epemuga

2026/01/16

Kontratu mota

Lanaldia

Herria

Bidarrai

Eginbeharrak:

-Euskara hutsean erreportaiak, elkarrizketak, edota saioak pentsatu, proposatu eta gauzatzea.

-Informazio bilketa, iturrien egiaztapena eta prestaketa editoriala egitea.

-Telebistarako eta weberako difusiorako edukiak filmatzea eta muntatzea.

-Erredakzio bilkuretan parte hartzea eta katearen lerro editorial partaidetzazkoan laguntzea.

-Kanaldude sareko partaideekin, elkarteekin, herritarrekin eta kolaboratzaileekin aritzea.

-Tokiko ekitaldietan katearen izenean aritzea.

 

Eskaturiko gaitasunak:

-Ikus-entzunezko kazetaritzan esperientzia esanguratsua (3–5 urte gutxienez).

-Euskara eta frantsesa menperatzea, ahoz zein idatziz.

-Elkarrizketan eta lurralde kontakizuna egiteko trebetasuna, angelu originalak atzemateko gaitasuna.

-Autonomia handia, jakin-mina, lurraldearen ezagutza eta harremanetarako gustua.

-Euskal Herriko bizitza kulturala, soziala eta elkarte mundua ezagutzeko eta jarraitzeko interesa.

-B gidabaimena (lurraldean barna mugitzeko).

-Filmaketa eta muntaketa ezagutzak baloratuko dira.

Bidali zure CVa, motibazio gutun bat euskaraz eta frantsesez, eta zure erreportaje edo ikus-entzunezko lan bat edo besteren estekak: info@kanaldude.eus .

Beste lan eskaintzak

Eskaintza partekatu

Lansarean Euskarazko lan ataria

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.