Accueil • Euskaraz goza • Podkastak
Podkastak
Mundu bat belarrietan
Euskara ikasten segitzeko espazioa.
Hemen, euskara deskubritzeko edo ikasprozesua osatzeko baliabideak atzemanen dituzu, besteak beste. Ez ahantz: besteekiko harremanean askoz hobeki ikasten dira hizkuntzak.
Zoom
Dortoka
Antxeta Irratiak ekoizten duen euskarazko podcast sorta da, euskara ikasten ari den “dortoka” bereziarekin, hizkuntza‑ikasketa, umorea eta hausnarketa uztartzen diren elkarrizketa lasaiak eskaintzen dira. Entzuleari “presiorik gabe” euskaraz hitz egiteko, gozatzeko eta ikasteko gune bat eskaintzen diote.
Gaupasa
Bada eta Euskal Irratien elkarlanak Gaupasa deituriko podkast berria eskaintzen du. Gazteek gazteentzat sortu duten bideopodcasta da. Esteban Bastié kazetariak aurkezten du, Olaia Edme eta Jon Peli Etxeberria kronikarien laguntzarekin. Hilabetero gonbidatu berri bat izaten da, bitxikeri, anekdota eta bestelako gai anitz aipatuz.
Nabarmendutako podkastak
eus
Eguneroko testuinguruan eztabaidan jarri diren hainbat gai lantzen dituen podkastak argitaratu
egiten ditu Kanaldude Herri telebistak.
eus
Guau plataformak, orotariko podkastak eskaintzen ditu. Haien webgunean
adin eta gustu ezberdin guztietarako aukera atzeman daiteke.
eus
Aktualitate eta bestelako kuriositateen berri izateko podkast aukera zabala atzeman daiteke argia webgunean.
eus
Aktualitatea, kronikak, musika eta hainbat gaien inguruko podkastak
eskaintzen ditu Euskal Irratien webguneak.
Podkastak gehiago
eus
Euskal Herri osoan diren gertakizunen eta berrien erakuslehio da
berriak bere webgunean dituen podkastak.
eus
Irratitik haratago, Gazteak ere podkast ezberdinak eskaintzen ditu bere webgunean.
eus
Gazteei bideraturiko podkastak eskaintzen ditu Badak,
aktualitateari loturiko gaiak entzuteko parada emanez.
eus
Euskarazko podkasten txokoa deitzen zaio webguneari. Bertan, euskaraz sortzen diren podkast ezberdinak topatu daitezke.