Euskara bikotean

Ni euskalduna naiz, baina nire bikoteak ez daki. Nola jokatu behar dugu haurrekin?

  • Galdera beste moldez pausaturik: nola egin familiaren oreka eta hizkuntzen oreka aldi berean zaintzeko?
  • Lehenik, zuretzat garrantzitsua bada euskaraz egitea familian, hobe etxekoei jakinaraztea. Anitzetan ez gira menturatzen hori formulatzera, baina funtsezkoa da, zerbait lortu nahi badugu! Eta, nork daki, zure bikotekideak adieraziko dizu euskara ikasi nahi duela…
  • Hortik, bi gauza dira garrantzitsuak: zuk erritualak ukaitea euskaraz haurrekin, atseginak zaizkizuen gauzen inguruan; zure bikotekideak, euskarari buruzko keinuak egunerokoan erakustea, adibidez ikasi dituen hitz edo erranaldi laburrak.
  • Zuek uste baino fiteago lortzen ahalko duzue denek erritual bat partekatzea euskaraz, adibidez karta edo mahai-joko sinple batzuen inguruan, edo kantuaren inguruan.
  • Zure bikotekideak euskara belarrian izanen du, eta berak uste baino gauza gehiago erraten ahalko ere ditu euskaraz! Menturaz hurbilago ikusiko du euskara ikasten hastea…

Beste aholkuak

Aholkua partekatu

ON! ezagutu

Zure txokoa

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.