Segur zirea ez duzuela elgar konprenitzen? Denboran, artzain bizkaitarrek eta xiberotarrek elgar konprenitzen zuten, euskaraz, Ameriketan… Eta kontent ziren euskaraz mintzatzeaz, etxetik hain urrun! Eginen duzue bai zerbait, zuek ere!
Etxeko euskara atxik, biziki aberatsa da, eta aberasgarria: eskolan ikasten duenari hiztegia aberastuko diozu, eta mintzatzeko molde naturalagoak ere erakutsiko.
Eskolan ikasten den euskara biziki lagungarri da leitzeko, ixkiriatzeko, Euskal Telebista edo Hegoaldeko euskaldunak osoki konprenitzeko.
Hori baita jokoan, azkenean: eguneroko ahal bezainbat eremu euskaraz bizitzea eta goxatzea! Hor duzue elgar atxemanen, eta hizkuntza bera mintzatuko!