Euskararen egoitza

San Andres eta Patxa plazen artean kokatzen den 120m²ko espazio idekia da. Euskararen egoitza partekatuak, erabilera eta helburu desberdinak uztartzen ditu.

Euskalgintzaren beharrei egokitutako
lan eremua

1 .

Euskararen munduetara sartzeko ate bat, karrikari idekia

2 .

Eragileen artean lankidetza, mutualizazioa, esperimentazioa, sorkuntza

3 .

Baiona ttipiko erdi-erdian

12 bulego nomada
14 pertsonentzako bilkura gela
Sukalde ekipatua
Atsedenaldi espazioa
Erreprografia
Kafe & Tea eskainia
Prentsa & Liburutegia
Wifi
Pantaila
Idekitze ordutegi zabala

3 espazio

Bilgunea

harrera eta topaketa espazioa,
San Andres plazari idekia.

  • Bilkura eta formakuntza gela.
  • Informazio eta baliabide puntua.

Sorgunea

lan eta sormen espazioa,
Patxa plazari idekia.

  • Koworking espazio funtzionala.
  • Liburutegia. Erreprografia

Txilgunea

pausatzeko eta elgar gurutzatzeko espazioa.

  • Egongela goxoa. 
  • Kafetegia eta sukaldetxoa.

Egoitza partekatua biziarazten duten 8 elkarteak

Taldean sartu nahi duzu? Baldintzak eta abantailak ezagutzeko

Tarifak

* Urririk sare hautetako kideentzat: Euskal Konfederazioa, Euskal Hedabideak, Taupa, Martin Ugalde kultur parkea.

* Sustengu dohaintzak egiteko aukera

Gelak erabiltzeko baldintzak:
Lan espazioa erabili edo bilkura bat antolatu

Bisitaria

urtean

1-4

erabilera

Bizikidea

urtean

4-40

erabilera

Etxetiarra

urtean

erabilera
erregularra

Erabilera berezietarako:
prentsaurrekoak, Festibalak, gaualdiak, erakusketak, proiekzioak, mintzaldiak, animazioak, luntxak…

Kontu bat ideki

Baionako egoitza partekatua erreserbatzeko eta erabiltzeko, ondoko inprimakia osa ezazu.

Zure izen ematea ontzat eman ondotik, ondoko elementuak transmitituko dizkizugu:

  • Konektatzeko datuak (identifikatzaile eta kode pertsonala).
  • Egoitzaren erabilera hitzarmena (irakurtzeko eta izenpetzeko).
  • Egoitzaren barne araudia (irakurtzeko eta izenpetzeko).
Nere engaiamenduak

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.