Eguberriko giroan murgiltzen
Dagoeneko sartuak gara eguberriko giroan. Jertse potoloak gurekin ditugu, herrietako kaleak argiz beterik daude. Etxe batzuetan ezarri diren izei dirdiratsuak ikusgarri dira. Balkoietan Olentzero eta Mari Domingi batzuk zintzilik ageri dira. Usain gozoak ere gerturatzen hasiak zaizkigu, eguberriko edari beroak eta azukrez beteriko jatekoak ate joka daude.
Baina giroan guztiz sartzeko musika beharrezkoa dugu! Aurreiritzi edo mitoek beti erran izan ohi dute ez dela kantatzen ez duen Euskal Herririk. Euskaraz sortuak izan diren eguberriko abesti andana ditugu. Horietako batzuk tradizionalki iritsi zaizkigu, eta gaur egun eguberriko abesti mitikoak bilakatu dira, horietako bat “Olentzero joan zaigu mendira lanera” kanta. Baina, horrekin batera, azken urteetan hainbat berritasun sortuak izan dira ere bai. Horra hemen 10 kantu proposamen, eguberriko bakantzetan zehar entzun eta kantatu ahal izateko.