Hiztegiaren erabilera praktikoa: erdaldunentzako ez ezik, euskaldunentzat ere baliagarria.
Data: 2025-09-01
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Euskaldunek ere badituzte haien sakelako hiztegiak

Ezker eta eskuin ikusten ditugu gai desberdinen inguruko hiztegitxoak. Askotan uste dugu erdaldunekin oinarrizko hitzak partekatzeko bakarrik balio dutela. Baina euskaraz bizi nahi dugunontzako ere tresna baliosak dira.

Eskola, surfa, astronomia, zinema, familia… Lapurdi, Baxe nafarroa eta Xiberoan 40 hiztegitxo baino gehiago argitaratuak izan dira azken urteetan. Kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma, Mintzalasai elkartearen hiztegi kolokialak, Elkargoko hiztegi formalagoak… denak bildu ditugu gure Dokutekan.

Irail hasiera honetan, Mintzalasai festibalaren karietara, Neologismoen hiztegia plazaratua izan da. Etorkizunera proiektatzen diren hizkuntza guziak bezala, euskarak ere errealitate berriak izendatzeko hitz berriak asmatzen baititu. Irainen hiztegia edo ingeleskadena bezala, euskarri hori euskaratik euskarara eraikia izan da. Hots, erdaldunentzat baino gehiago, euskaldunentzat eraikia izan da.

Hizkuntza gutxitu bateko hiztun gisa, hitz berriak gureganatzea ezinbestekoa da. Horretan laguntzen gaitu material ludiko eta didaktiko horrek. Eta hiztegia teknikoa edo espezifikoa bilakatzen denean erdarara jotzeko ordez, landu ditzagun euskaraz existitzen diren hitz berri edo zaharrak.

Hiztegiak sarean atzemateko

Hiztegiak paperezko formatuan atzemateko

ON! BILGUNEA Lisses karrika, 4
edo ON! SORGUNEA Trinketeko karrika, 2 
64100 Baiona. 

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.