Data: 2025-10-07
Irakurketa denbora: 2 minutu

Traduction : version en Fra

Euskara ikasi diru-moltsa hustu gabe…

Euskara ikasteko edo maila hobetzeko gogo handia duzu. Formakuntzaren kostua oztopo bat izan daitekeelako, gaur egun diren dirulaguntzen itzuli bat egiten dugu, baldintza guztiak aipatuz

Zure enplegatzailearen bidez laguntza eskuratu

Zure enplegatzaileak diruztatu dezake zure formakuntza, partez edo osoki. Izan astero ordu batzuk, formakuntza intentsiboan edo zuzenean lantokian, ez duda zure lantokiko arduradunak galdezkatzea zure esku diren aukerak ezagutzeko. Beste lankideak interesatuak badira, formakuntza-talde bat sor dezakezue ere!

Norentzat?

Publikoan edo pribatuan ari den edozein langilerentzat

Zein izan behar da hastapeneko maila?

Zein izanen da ene bukaerako maila?

Edozein

Aldakora

Formakuntzaren iraupena?

Eskaera egiteko epemuga

Hastapenean eta helburutzat duzun mailaren araberakoa

Aldakora

Formakuntzarako kontu pertsonala erabili

16 urtetik gora lanean edo lana bilatzen duen edozeinek erabil dezake bere FKP-a bere « bizitza profesional » osoan zehar, euskara formakuntza partez diruztatzeko, A2, B1, B2 edo C1 maila lortzeko helburuarekin. Formakuntza baimendutako euskaltegi batean segitu behar da eta helburu profesional batekin.

Norentzat?

Publikoan edo pribatuan ari den edozein langilerentzat

Zein izan behar da hastapeneko maila?

Zein izanen da ene bukaerako maila?

A1tik goiti

A2, B1, B2 edo C1

Formakuntzaren iraupena?

Eskaera egiteko epemuga

Hastapenean eta helburutzat duzun mailaren araberakoa

Aldakora

Akitania-Berriaren laguntza

Akitania Berriak formatu intentsiboan diren bi maila desberdinetako (bi modulu) formakuntzak diruztatzen ditu. Horietariko bat B2 mailara iristeko formakuntza da. Dirulaguntzak formakuntza kostu guztiak estaltzen ditu.

Norentzat?

Euskararekin lotutako lan-proiektua duten langabetuei.

Zein izan behar da hastapeneko maila?

Zein izanen da ene bukaerako maila?

1. modulurako: hastapeneko maila

2. modulurako: B1

1. modulurako: B1

2. modulurako: B2

Formakuntzaren iraupena?

Eskaera egiteko epemuga

1. modulurako: 7 hilabete

2. modulurako: 4 hilabete

Agorrila-Iraila

Informazio guztiak eskuragarri

Formakuntzarako Banakako Dirulaguntza

Laguntza honek (FDB laguntza), Enplegurako Proiektu Pertsonalizatuan onartutako formakuntzaren gastu guztiak diruztatzen ahal ditu edota beste finantzaketa aukerak osatu.

Norentzat?

Euskararekin lotutako lan-proiektua duten langabetuei.

Zein izan behar da hastapeneko maila?

Zein izanen da ene bukaerako maila?

Edozein

A2 mailatik C1 mailara

Formakuntzaren iraupena?

Eskaera egiteko epemuga

Hastapenean eta helburutzat duzun mailaren araberakoa

Aldakora

⚠ Laguntza hori France Travail edo Akitania-Berriako Eskualdetik eskura daiteke

Euskaraz Lan Egin beka

Beka horrekin, Euskararen Erakunde Publikoak euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak  (gutxienez 30 oren astean) diruz laguntzen ditu. Formakuntza Ipar edo Hego Euskal Herrian egin daiteke.

Norentzat?

Soldatadun ez diren edo arrazoi pertsonalengatik geldialdian diren pertsonei, euskararekin lotua den lanbide edo elkarte proiektu batekin

Zein izan behar da hastapeneko maila?

Zein izanen da ene bukaerako maila?

Hastapeneko mailatik B2 mailara

B2 mailatik C1 mailara

Formakuntzaren iraupena?

Eskaera egiteko epemuga

4 aste eta urte baten artekoak

Urte guziz ekainaren 15ean

Informazio gehigarriak

Euskaldundu beka

Elkargoko lurraldean bizi diren 18 eta 64 urte arteko helduei eta euskara modu intentsiboan ikasi nahi duten helduei zuzendutako beka, lanbide-, elkarte edo norberaren proiektu bat aurkezten dutelarik. Ipar edo Hego Euskal Herrian kokatutako baimendutako euskaltegi batean segitu beharko da formakuntza.

Norentzat?

Elkargoko lurraldean bizi ETA aitzinetik beste finantzaketa modu guztiak mobilizatuak dituzten 18 eta 64 urte arteko helduak

Zein izan behar da hastapeneko maila?

Zein izanen da ene bukaerako maila?

Hastapeneko mailatik B2 mailara

B1 mailatik C1 mailara

Formakuntzaren iraupena?

Eskaera egiteko epemuga

4 aste eta urte baten artekoak

2025eko urriaren 15a

Informazio gehigarriak

Informazio garrantzitsua: kasu anitzetan, dirulaguntzak beren artean osagarriak izan daitezke. Ez duda Euskararen Erakunde Publikora jotzea informazio gehigarriak eskuratzeko.

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.