Data: 2026-01-13
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Traduction : version en Fra

Euskara ikasi, familia giroan

2025eko udaberrian, lehen aldiz Euskal Herri mailako familia egonaldi ibiltaria antolatzen zuten PLAZARA, AEK, UDA LEKU, DINDAIA eta EBETE egiturek. Edizio pilotu horren arrakasta ikusirik, 2026an esperientzia berrituko, hobetuko eta aberastuko dute.

Euskara ikasprozesuan aitzinatu nahi duzu, baina familiatik sobera urrundu gabe? Amesten zinuen formula existitzen da : « Familia egonaldia »! Goizean gurasoak euskara klasean diren bitartean, haurrak josteta ariko dira animatzaileekin. Eta eguerditik oheratu arte, guraso eta haurrak euskarazko aktibitateen inguruan biltzen dira.

Proiektu berritzailea

Euskal Herri osoko familiei idekia da egonaldia: Atarratzetik Laudiora, Tolosatik Tafallara eta Bilbotik Ziburura, euskararen herria ehuntzeko abentura ere bada.

Helburuak argiak dira:

  • Euskara maila hobetu eta familia baitako hizkuntza ohiturak aldatu.
  • Euskal Herriko lurralde desberdinak eta euskal kultura deskubritu.
  • Kolektiboaren eta bizikidetzaren baloreak barneratu.

Hiru formula osagarri

Aurten ere lehen lerroko partaideen babesari esker, egonaldiak prezio apalean proposatuak izanen dira. Milesker beraz: Poctefa, Euroeskualdea, Euskarabidea, Gipuzkoako Foru aldundia eta Euskal Kultur Erakundea.

1. egonaldia

Hobekuntza barnetegia

• Apirilaren 5etik 11rat
• Igande arratsetik, larunbat eguerdira
• 7 egun – 6 gau
• Xiberoa > Nafarroa
• B1-B2 mailako helduentzat eta haien haurrentzat.

2. egonaldia

Erdi mailako ikastaldia

• Apirilaren 13tik 18rat
• 6 egun – 2 gau
• Astelehen goizetik, larunbat eguerdira
• Lapurdi > Nafarroa
• A2-B1 mailako helduentzat eta haien haurrentzat.

3. egonaldia

Familia euskaldunentzako espedizio ibiltaria

• Uztailaren 20tik, 25erat
• 6 egun – 5 gau
• Astelehen goizetik, larunbat eguerdira
• Baxe Nafarroa > Gipuzkoa > Nafarroa

Kasu! Izen-emateak 2026ko urtarrilaren 30era arte zabalik daude.
Ez duda eta parte hartu.

Informazio gehiago eta izena emateko

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.