Hasiera • Euskaraz goza • Ipuinak
Ipuinak
« Hitzen bidez bidaiatzeko
Ipuinak entzuteko espazioa.
Hemen, zure haurrak etxean edo eskolan ikusitako liburuen audio bertsioak atzemanen dituzu, besteak beste. Bidaiatzeko, oheratzeko edo momentu goxo bat pasatzeko, euskalki desberdinetan.
Zoom
Erak ipuin interaktiboak
Erak ipuin interaktibo ezberdinak eskaintzen ditu. Irudi koloretsuez osaturiko ipuinak dira.
Ipuinek askotariko gaiak lantzen dituzte: natura, animaliak, mugak, besteak beste. Gai ezberdinen inguruan ikasteko parada bikaina da.
Ipuinkadaka
“Ipuinkadaka” irudimena pizteko helburua duten ipuinak dira. Getxoko txokoetan kokatzen dira protagonistak. Aitor Borobia eta Aitor Fernandinok sortutakoak dira. Haurrekin batera entzuteko pentsatuta daude, autoan edo nonahi entzun ahal izateko
Maite dut
Maite dut ipuina haur baten ahotsetik kontatutako bizitzarekiko maitasun-adierazpen sorta da. Testuak eguneroko une txikiak, familia, lagunak, eskola, artea, natura eta emozio ezberdinak biltzen ditu, hizkera poetiko eta hunkigarrian.
Istorioak aniztasuna, sentikortasuna eta auto-aitorpena modu naturalean lantzen ditu, umorea eta samurtasuna uztartuz.
Lula otsoa
6 urtetik gorako haurrei zuzendua.
Magiaz eta abenturaz beteriko istorio honetan, Lula izeneko otsoa bere gurasoak galdu ostean etxe berri baten bila dabil.
Bidean lagun berriak ezagutuko ditu: Bizar Ahuntza, Perru Perruketa, Marta Lepahoria eta beste hainbat.
Audiofikzioa euskaraz, gaskoiez, frantsesez eta gaztelaniaz entzun daiteke, eta pertsonaiek euskararen euskalki desberdinetan hitz egiten dute.
Ikas
Ikas pedagogia zentroak, Ipar Euskal Herriko artista zenbaitek kontatutako 30 ipuin baino gehiago biltzen ditu bere atarian. Euskara batzuen edo tokiko euskalkietan.
Ikasmaterialgintzako zerbitzu publikoa eskaintzen duen elkarte erreferente gisa, zure haurrak segur aski liburu hauek eskolan ezagutu ditu. Berekin ipuin zoragarri hauek berriz deskubritzeko aukera paregabea duzu.
Nabamendutako ipuinak
eus | fr
Ipar Euskal Herriko artistek kontatutako hamarbat ipuina, hauen artean Aldo ezagunaren abenturak (« Hemen belarriak! » atalean).
eus | fr
Ipar Euskal Herriko artistek kontatutako hogeitahamarbat ipuina, gehienak haurrek eskolatik ezagutzen dituztenak.
eus | fr
Hamabost sehaska kantu eta eri joko, familian begiratzeko (eta imitatzeko).
eus
Kanaldude Herri telebistak haurrentzako KiliK emankizunaren baitan proposatutako bideo-ipuinak Lukasen eskutik.
Euskarazko ipuin gehiago
eus | es
« Etxeko txikientzat » atalean, ipuin eta podcast andana atzemango dituzue, Kuku, Sara eta Paul, Dodoa, Lo potolo… baita nerabeentzako edukiak ere.
eus | es
Ipuin laburrak, Euskal Herriko autoreek idatziak edo haur literaturako klasikoak euskaraz.
eus
Baztan eskualdeko 30 ipuin eder biltzen dituen kanala. Hain hurbil dugun kultura bat gureganatzeko.
eus
Irakurtzeko edo begiratzeko ipuinak, Berria egunkariaren haur gehigarriaren eskutik.
eus | es
Nafarroak ERA plataforma bikainak sortutako 7 ipuin interaktibo. Gozatu istorioekin, liluratu irudiekin eta jostatu interakziorako puntuak klikatuz. Liebana Goñiren ilustrazioak zoragarriekin.