Hasiera • Euskaraz goza • Kantuak
Kantuak
Belarriak goxatzen
Haurrentzako kantuak atzemateko espazioa.
Hemen, zure haurrarekin entzuteko kantuak, bideoklipak, playlistak atzemanen dituzu, besteak beste.
Zoom
Barbantxo
Ene Kantakek duela gutxi argitaratu zuen “Barbantxo” abestia. Kantaren bideoklipak dinamikotasun anitz eskaintzen digu. Bertan, istorio labur bat, misterioz, dantzaz eta alaitasunez abestua zaigu.
Oparirik politena
Pontx Pailazoak “Opari Politena” abesti eta bideoklipa eskaintzen digu. Abesti hau “Denak Plazara” haurrei zuzendua den ikusgarrian plazaratzen da. Kantu alaia da eta bertan mezu ezberdinak lantzen ditu balore ederrak transmitituz. Modu bikaina da familiek haurrekin batera momentu goxo bat pasatzeko.
Nabarmendutako kanta zerrendak
eus
Ene Kantakek haurrentzako euskarazko abesti eta eduki musikalak biltzen dituen plataforma da. Haurrek euskara modu naturalean bizitzeko aukera ematen du, jolas eta musikaren bidez. Abestiek irudimena, mugimendua eta parte-hartzea sustatzen dituzte, eta familientzat zein hezkuntza-ingurunerako tresna erabilgarria da, euskarazko harreman atsegin eta positiboak sortzeko.
eus
eus
Ttinka Belarri diskoetxeak 0-7 urteko haurrentzako diska-liburuxka eskaintzen du, kantuak, musika eta ilustrazioak uztartuz. Proiektuak 24 kantu eta josteta-kantu biltzen ditu, gehienak sorkuntza berriak, baina Haurrock taldeari esker ezagunak diren piezekin ere. Musika eta testuak Philippe Albor eta Arantxa Hirigoyenek sortu dituzte, eta ilustrazioak Amaia Carrere artistarenak dira.
eus | es
Haurrock haurrentzako euskarazko musika proiektua da, kantuak jolasetik, erritmotik eta parte-hartzetik sortzen dituena. Helburua da haurrek euskara modu naturalean eta dibertigarrian bizitzea, musikaren bidez. Haien abestiek belaunaldi ezberdinak lotu dituzte, eta gaur egun ere euskarazko haur kantutegian erreferente bihurtu dira.
eus | es
Gurashow Euskal Herriko haurrentzako musika eta ikuskizun proiektua da, familiei zuzendua eta euskaraz sortua. Musikaren, umorearen eta parte-hartzearen bidez, gurasoak eta haurrak elkarrekin gozatzeko espazioak sortzea du helburu. Kantu alaien bidez, eguneroko egoerak, emozioak eta jolasak lantzen dituzte, euskarazko harreman naturalak eta atseginak sustatuz.