Hasiera • Euskaraz goza • Marrazki bizidunak
Marrazki bizidunak
Irudi bidez bidaiatzeko
Haurrentzako bideoak atzemateko espazioa.
Hemen, zure haurrarekin begiratzeko marrazki bizidun, animazio edo emankizunak atzemanen dituzu, besteak beste.
Zoom
Loa & Laia
Musika maite duten bi lagunen abenturak kondatzen dituen marrazki biziduna. Loa eta Laia ausartak, espontaneoak eta dibertigarriak dira. Euskal Herrian eta euskaraz sortutako proiektu digital ederra da, berditnasuna, aniztasuna, ekitatea, elkarlana, ingurumenaren babesa eta elkartasuna bezalako baloreak transmititzeko. 3 denboraldi osatu dituzte jada. Baduzue zer deskubritu beraz.
Nun ikusi?
. Etxeko telebista, box kanaletan: Orange 358, Bouygyes 339, Free 948, SFR 496.
. Hego Euskal herrian: Begizta plataforma, Izarkom bazkidetzarekin.
. Telefonoan: Android edo Apple aplikazioaren bidez.
Maitexa eta Miraila
Ezagutzen duzu Kanalduderen haurrentzako emankizun berria?
Erdi aroko fantasiazko mundu batean oinarritua, Maryse URRUTY gidoilariak eta Maiana ETXEBERRI aktoreak eduki aberasgarriak proposatzen dituzte. Zer atzemanen duzue bertan ? Naturarekiko atxikimendua, eskulanak, kultura, musika… Eduki pedagogikoak forma dibertigarrian transmitituak.
Nabarmendutako marrazki bizidunak
eus | es
Pintxo bihurria, Hur ikaslea, Liz sortzailea, Xira kirolaria, Ezki bidaiaria… iratxo bakoitzak balorez beteriko bida interaktibo batera gomitatzen zaitu.
eus
Kanaldude Herri telebistak haurrentzako edukiak proposatzen ditu: eskulanak (Ixkilim), ipuinak (Liburutegi txikia), liburu kontaketak (Liburuxka), musika instrumentuen transmisioa (Giltzaera)…
eus | es
Kontu bat sortu (urririk) eta haurrentzako edukiak begiratzeko aukeraz gozatu : marrazki bizidun, serie, tokikoak, nazioartekoak…
eus
Ahoz aho eta mendez mende transmititu diren hainbat kantu, joko, formula, ipuin, asmakizun eta zirto emankizun dibertigarri moduan erakutsiak.
Marrazki bizidun gehiago
eus | es
Nahieran plataforman, haurrentzako filmak, Ene kantak kantu emankizuna, marrazki bizidunak (Loa eta Laia, Lur eta Amets)…
eus
Pirritx, Porrotx, Marimotots eta haien lagunen bideoklipak, erreportajeak, karaokeak, diskoak, ipuinak…
eus
Streaming plataforma ezberdinetan (Primeran, Prime video, Netflix, Filmin, Makusi) euskaraz zer aurkitu daitekeen informatzen duen webgune praktikoa.
eus | es
Fernando amezketarra edo Lazkao txiki bezalako aspaldiko euskal marrazki bizidunak begiratzeko kanala.