Komikiak, euskaraz gozatzeko aukera!
Data: 2025-10-28
Irakurketa denbora: 2 minutu

Komikia: zer dago zure burbuilan ?

Komikiak haur eta nerabeentzat direla pentsatzen da, eta are gehiago euskaraz direnean ez dea hala ? Euskarazko liburuak irakurtzekotan nobela luzeak izan behar balute bezala, komikiak azpi-kategoria bat balira bezala.

Alta, aspalditik du komiki generoak bere tokia literatura arloan eta euskaraz ere ekoizpen ederra bada. Istorio eta giro ahaztezinetan murgiltzeko parada ematen dute, testuaren erritmo biziak lagundurik. Komiki hauetan mundu bisual berezietan sartuko zara, eta kasu! Adiktiboa bilaka daiteke!

Hona bost proposamen, euskarazko komikiez gozatzeko:

Habiak

Maite Gurrutxaga eta Dejabu Panpin Laborategia, Txalaparta (2013)

Habia bakoitzak bere sekretuak gordetzen ditu. Irudi poetikoen bidez, bizitzaren eta harremanen ñabardurak islatzen dira.

Utzi azalari

Ainara Azpiazu Aduriz, Dobera (2022)

Maialen Lujanbiok 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian botatako kartzelako bertsoak dira Utzi azalari komikiaren abiapuntu. Emakume trans bat da protagonista eta azaletik landu du gaia Axpik, irakurleengan hausnarketa sakona eragiteko.

Santa familia

Julen Ribas eta Eider Rodriguez, Xabiroi (2017)

Nerabezaroaren zurrunbiloak eta gurasotasunak elkarri talka egiten dituen uneak umorez eta samurtasunez kontatuak, bakoitzak bere lekua berrasmatu beharrean.

Mo, behi euskaldun baten memoriak

Juan Suarez eta Pello Varela, Pamiela, 2024)

MOren bizitza jasotzen duen Behi euskaldun baten memoriak liburua 1991n argitaratu zen, eta hamarnaka mila irakurle izan ditu harrezkero euskaraz eta beste hainbat hizkuntzetan, euskal literaturako klasiko garaikide bat bihurtzeraino. Oraingoan, estreinakoz, eleberri grafikoan datoz haren memoriak, biziberrituta.

Pilula urdinak

Frederik Peeters, Astiberri (2016) (itzulpena)

Frederik Peetersen komiki autobiografikoa da. Idazlea eta Cati, GIB positiboa den emakumea, eta bere semearen arteko maitasun istoria kontatzen du.

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.