Harremanak, ideiak eta tresnak elkartzen dituen topaketa irekia Ipar Euskal Herrian.
Data: 2025-09-01
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Lan mundua euskalduntzeko

Badu zenbait hilabete orain, euskaltzale batzuek “lanetik lekora” ekimena abiatu zutela. Noizean behin biltzen dira, formatu ireki eta atsegin batean, elkarren berri hartzeko eta lan mundua euskalduntzeko ideiak partekatzeko.

“Afterwork euskaraz” hau da promesa! Mamia kolektiboak, Seigos enpresak eta Albizua ingeniaritzak hitz ordu berria proposatzen dute, Bai euskarari elkartearen babesarekin. Ipar Euskal Herriko txoko batean iragaten den bizpahiru orduko topaketa informala da, baso bat eskuan euskararen inguruan solastatzeko.

Euskaraz lan egin

Elementu konkretuak partekatzeko espazioa da: euskaraz gehiago funtzionatzeko tresnak, laguntzen ahal gaituzten eragileak, bizitzen ditugun korapiloak, atzeman ditugun soluzioak, esperimentatu nahi ditugun proiektuak… Hori guzia, egun bukaerako giro batean.

VII. edizioa, Baionako euskararen egoitzan iraganen da, irailaren 17an 18:30ean. Hiru espazioak bisitatzeko aukera izanen da (Sorgunea, Bilgunea, Txilgunea) eta bide beretik, egitasmoaren nondik norakoak deskubritzeko.

Deneri irekia. Zatozte elkarren ezagutza egitera!

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.