Nor . Nori . Nork

(eta beste galdera batzuk…)

“ON!” euskararekiko sentsibilizazio dispositibo baten izena da. Elkarren osagarri diren ekintza eta tresnak barnebiltzen ditu:

Webgune erreferente bat

Paperezko argitalpenak

Publikoari
idekitako egoitza

Terrenoko erakusmahaiak

Jendarteak eraldaketa sakonak bizi dituen garaiotan, ON! proiektuak euskararen inguruan dinamika iraunkorra piztea eta sendotzea du xede. Pedagogia, elkarlana, bitartekaritza, enpatia eta harreman zuzena ditu ardatz.

Nork?

Euskararen biziberritzean engaiatutako elkarteek eta instituzio publikoek elkarlanean obratzen dute dispositibo hau, Euskararen Erakunde Publikoa eta ON! Piztu euskara(z) elkartearen gidaritzapean.

Marka partekatu gisa funtzionatzen du. Zuk ere parte hartu eta erabili nahi baduzu, gurekin harremanetan sartu.

Nori?

Euskararekin harreman zuzena duten pertsonei baliabide konkretuak eskaintzea du xede, bakoitzaren behar espezifikoetan oinarrituz:

Euskaraz ikasten duten haurren gurasoak

Euskara ikasten ari diren helduak

Euskaraz bizi nahi duten euskaldunak

Euskarari buruz jakinmina duten erdaldunak

Zer?

Webgune honetan eduki andana atzemanen duzu: liburuxkak, aholkuak, agenda, lekukotasunak, bideoak, hiztegiak, errepertorioa, podkastak…

Zure kezka, behar, gogo edo interesen arabera sortu eta bildu ditugu. Hilabete guziz eduki berriak gehituko ditugu, urratsez urrats euskararekin dugun harremana indartzeko.

Euskararekin duzun harremana pizturik atxikitzeko, eman izena gure berri papera errezibitzeko (hiru hilabetean behin, eduki berrien bilduma pertsonalizatua bidaliko dizugu).

Nola?

Nahi duzun gisara nabigatzen ahal duzu atal desberdinetan zehar:

  • Bilatzen duzun edukiaren arabera: agenda kontsultatu, ipuin bat entzun, bideo tutorial bat begiratu…
  • edo zure profilaren arabera: kasu horretan, zure txokoan eduki multzo pertsonalizatu bat proposatua izanen zaizu.

Kontutan hartzeko argibideak:

  • Hizkuntza bakoitzean edukiak desberdinki lantzen ditugu: euskaraz irakurtzeko gai bazara, hala egitea aholkatzen dizugu.
  • Testu finkoak euskara batuan idatziak dira; gerta daiteke eduki batzuk euskalkietan izatea.
  • Artikulu batzuk sinplifikatu ditugu irakur ulerterrazak izateko eta euskaraz irakurtzea sustatzeko (“Euskara erraza”).

Euskara erreza

Eta zuk?!

Tresna hau kolektiboa eta parte hartzailea izatea nahi dugu. Zure ekarpenei esker hobetuko dugu.

Pausatu zure galderak, proposatu eragile berri bat aurkitegian, bidali zure gomendioak, elikatu gure agenda, partekatu gure edukiak, ezagutarazi proiektua…

Kolektiboki eta urratsez urrats eraikitako tresna

ON! Pizten duten eragileak

Helduen euskalduntzea

Lehen haurtzaroa & Hezkuntza

⁠Aktibazioa & Erabilera

Zeharkakoak & Beste

Hedapena

Herriko etxeak

Instituzio publikoak

Esker bereziak

Mintzalasai, orain arte egindako lana eskuragarri emateagatik.

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.