Hasiera • Euskaraz goza • Marrazki bizidunak
Marrazki bizidunak
Irudi bidez bidaiatzeko
Haurrentzako bideoak atzemateko espazioa.
Hemen, zure haurrarekin begiratzeko marrazki bizidun, animazio edo emankizunak atzemanen dituzu, besteak beste.
Zoom
Ate magikoa
Potx eta Lotxek ate magikoa deituriko atala eskaintzen dute. Bertan, bi pailazo hauen abenturak kontatzen dituzte. Haien ataletan ate magiko ezberdinak atzematen dituzte, eta ate bakoitzak mundu magiko ezberdin batera eramaten ditu. Atal hauetan murgildurik, baratzera, museora, birziklapen gunera, eta bestelako txoko anitzetara joateko aukera izanen duzu.
Oinarrizkoak
Oinarrizkoak Kanaldudek sortutako eduki didaktiko laburren atala da. Helburua oinarrizko kontzeptuak modu erraz, bisual eta atseginean azaltzea da. Eskaintza hau, batez ere haurrei eta haiekin dauden helduei zuzenduta dago. Gai anitz lantzen dira: hizkuntza, kultura, jendartea edo eguneroko jakintzak. Euskaraz ikasteko tresna erabilgarria da, etxean zein hezkuntza-ingurunean.
Nabarmendutako marrazki bizidunak
eus | es
Pintxo bihurria, Hur ikaslea, Liz sortzailea, Xira kirolaria, Ezki bidaiaria… iratxo bakoitzak balorez beteriko bida interaktibo batera gomitatzen zaitu.
eus
Kanaldude Herri telebistak haurrentzako edukiak proposatzen ditu: eskulanak (Ixkilim), ipuinak (Liburutegi txikia), liburu kontaketak (Liburuxka), musika instrumentuen transmisioa (Giltzaera)…
eus | es
Kontu bat sortu (urririk) eta haurrentzako edukiak begiratzeko aukeraz gozatu : marrazki bizidun, serie, tokikoak, nazioartekoak…
eus
Ahoz aho eta mendez mende transmititu diren hainbat kantu, joko, formula, ipuin, asmakizun eta zirto emankizun dibertigarri moduan erakutsiak.
Marrazki bizidun gehiago
eus | es
Nahieran plataforman, haurrentzako filmak, Ene kantak kantu emankizuna, marrazki bizidunak (Loa eta Laia, Lur eta Amets)…
eus
Pirritx, Porrotx, Marimotots eta haien lagunen bideoklipak, erreportajeak, karaokeak, diskoak, ipuinak…
eus
Streaming plataforma ezberdinetan (Primeran, Prime video, Netflix, Filmin, Makusi) euskaraz zer aurkitu daitekeen informatzen duen webgune praktikoa.
eus | es
Fernando amezketarra edo Lazkao txiki bezalako aspaldiko euskal marrazki bizidunak begiratzeko kanala.