Hasiera • Euskaraz goza • Filmak
Filmak
25 irudi segundoan
Bideoak begiratzeko espazioa.
Hemen, filmak, serieak, erreportaiak, dokumentalak, ikusgarriak eta elkarrizketak atzemanen dituzu, besteak beste.
Zoom
Bizkarsoro
Bizkarsoro herria ez da existitzen baina aldi berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke. Bizkarsoso herrian bizi diren pertsonak fikziozkoak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitarteean gertatzen diren bost istorio kontatzen ditu filmak. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Karmele
1937 urtean, gerraren ondorioz, Karmele eta bere familia Frantzian erbesteratzera behartuak ikusten dira. Hara iritsita, Karmelek, euskal enbaxada kulturalaren proposamena jaso egiten du, bertan, dantza eta musika ikuskizunen bitartez gerraren aurka borrokatzeko. Han dagoelarik, Txomin ezagutu egiten du, tronpeta-jole profesional bat, eta maitemindu egiten dira. Denboraldi batez Venezuelan bizi ondoren, Karmele eta Txomin etxera bueltatu egiten dira, gerra bitartean kendu zieten guztia berrekuratzeko esperantzaz.
Ximinoa
Itzia Leemansen film laburra. Junek lehen udako lana lortu du: Constance zaintzea, maitasun falta handia duen neskato sentibera. Haurra laster lasaituko da, eta urte osoan zehar haren umezaina izateko itxaropenak ilusio handia pizten dio Juneri. Baina haurrarekin gero eta lotura estuagoa egin ahala, Junek klase harremanen bortizkeria eta bere izaeraren ukapena ezagutuko ditu.
Trikiti trip
Road trip musikala. Bere trikiaz eta topaketa egarriz armatuta, Patrik Larralde musikariak Europa ekialdean barrena bidaia iniziatiko bat egiteko bidea hartu du. Friulitik hasi eta Rodhopes balkanetaraino, Istria eta Errumaniatik igaroz. TrikitiTrip dokumentalak musika, identitatea, adierazpen artistikoa eta memoriaren arteko lotura sakonak aztertzen ditu. 20mn inguruko episodioak dira.
Nabarmendutako filmak
eus
Kanaldude Herri telebistak fikzioak, serieak, emankizunak, kirol saioak eta musika proposatzen ditu.
eus | es
Kontu bat sortu (urririk) eta denentzako edukiak begiratzeko aukeraz gozatu : filma, serie, kontzertu… tokikoak, nazioartekoak…
eus
Astekariak bere webgunean elkarrizketak, filmak, erreportaiak, mintzaldiak eta antzezlanak bildu ditu.
eus | es
Nahieran plataforman, filmak, albistegiak, sukaldaritza emankizunak, umorean eta telesailak proposatzen ditu.
eus
Streaming plataforma ezberdinetan (Primeran, Prime video, Netflix, Filmin, Makusi) euskaraz zer aurkitu daitekeen informatzen duen webgune praktikoa.
Euskarazko filma gehiago
eus | fr
Gazte hedabide numerikoak, elkarrizketak, emankizunak eta erreportaiak proposatzen ditu.
eus | fr
EKEk, euskal kulturaren inguruko ikus-entzunezkoak biltzen ditu. Artxibo irudi ederrak.
eus
Nafarroako telebista, Baztaneko berriak, magazinak eta erreportaiak proposatzen ditu.