Hasiera • Euskaraz goza • Euskara kurtsoak
Euskara kurtsoak
Euskaltegiaren osagarri
Euskara ikasten segitzeko espazioa.
Hemen, euskararen deskubritzeko edo ikasprozesua osatzeko baliabideak atzemanen dituzu, besteak beste. Ez ahantz: besteekiko harremanean askoz hobeki ikasten dira hizkuntzak.
Zoom
Pittaka pittaka
Hasiberriak. Jakinolak sortutako buletina da, euskara eta euskal kultura deskubritzeko. Formatu arin, erakargarri eta ludikoa erabiltzen du, euskara ikasteko bidean lehen urratsak ematen ari direnentzat bereziki egokia.
Gramatikarekin lotutako ariketak daude, eguneroko bizitzan erabilgarriak diren hiztegiak lantzeko proposamenak eta bestelako baliabide didaktikoak.
Boga
Maila guziak. Euskara internet bidez ikasteko sistema multimedia da. On-line erabiltzen da eta euskalduntze prozesuaren B1, B2 eta C1 mailak hartzen ditu lau ikastaro ezberdinetan banaturik. Ariketa ezberdinen eskaintza du Bogak, irudia eta testua lotzekoak izanik, galdera ezberdinak, hutsuneak betetzekoak, besteak beste. Ariketez gain, bestelako zerbitzuak eskaintzen dira, adibidez: laguntza, gramatika kontsultak, programazioa, mezularia (irakasle eta ikasleekin harremana izateko).
Nabarmendutako kurtsoak
eus | fr | es | eng
Maila guziak. Multimedia plataforma : bideoak, grabaketak, ikastaroak, ikaskuntza-komunitateak…
eus | fr
Hasiberriak. Jakinolak sortutako buletina, euskara eta euskal kultura deskubritzeko. Formatu arin eta ludikoa (15 minutu egunero).
eus | es
Hasiberriak. 2020ko konfinamenduan, Mintzalasai elkarteko laguntzaileek sorturiko 12 saio labur eta ludiko.
eus | fr
Maila aitzinatua. Gramatikaz beste modu batean hitz egiteko podcast bat.
Euskarazko kurtso gehiago
eus | fr
Hasiberriak. Euskara ikasteko oinarrizko plataforma, Ipar Euskal Herriko hiztegia lehenetsiz, baina Hegoaldeko aldaerak ere adieraziz.
eus | fr
Maila guziak. Baliabide irekiak, urririk eta eskuragarri, euskara lantzeko.
eus | fr
Hasiberriak. Itzaltzeko arriskuan diren Europako hizkuntza batzuen oinarriak ikasteko aplikazioa.