Urruña eta Azkaingo herri etxeek, Taupa mugimenduarekin batera proiektu bat aurrera eraman dute. Euskararen Kriseilua deituriko proiektuaren harira, guraso zein haurrei zuzendua zaien egitarau bat antolatu dute. Urruña eta Azkaingo familiek egunerokoan euskararen presentzia handitzen laguntzea da helburu nagusia. Egitarauean euskara ikasi, erabili eta kontzientzia pizteko tailer eta hitzaldi ezberdinak topatzen ahal dira. Honek guztiek familia perfil ezberdinei erantzuten die.
URTARRILAK 10
Euskaraz irakurri: urratsez urrats haurrekin bide egiten
Seme-alabak euskaraz irakurtzen lagundu. Guraso erdaldunei zuzendutako tailerra, euskaldunentzat ere biziki interesgarria, euskarazko haur literatura etxeetara sartzeko.
- Tailerra: Haria
- Larunbata / 10:00
- Urruña – Herriko Etxea
- EUS-FR
- Izen ematea: i-josie@urrugne.fr
URTARRILAK 13
Haur eta guraso artean, euskara gehiago praktikatzeko tailerra
- Tailerra: Plazara
- Asteartea / 18:00-20:00
- Azkaine – Herriko Etxea (Kontseiluko gela)
Izen ematea-: kultura@mairie-ascain.fr
URTARRILAK 22
Haurrak euskaraz loratzen lagundu: burasoen tokia eta galderak
Gurasoek beren haurrekiko egin duten euskararen hautua indartzeko eta suspertzeko, (ber)kokatzen lagundu nahi dituen hitzaldi parte hartzaile hau animatzen dute Xan Airek eta Elorri Garatek. Izan ere, haurrak handitzen direla hizkuntza-beharrak aldatzen dira, eta ziklo bakoitzak bere erronkak eta aukerak eskaintzen ditu.
- Mintzaldia: Xan Aire & Elorri Garat
- Osteguna / 19:00
- Urruña – Herriko Etxea
- EUS
- Izen ematea: i-josie@urrugne.fr
URTARRILAK 27
Gurasoak haurren eredu eta euskararen sustatzaile
Hitzaldi honetan, haurrek hizkuntzak nola ikasten dituzten landuko dugu eta inguratzen duten pertsonen garrantziaz ere mintzatuko gira. Azkenik, euskara gehiago erabiltzeko pistak partekatuko dira.
- Mintzaldia: Kike Amonarriz
- Asteartea / 18:30
- Azkaine – Bil Toki (Herriko etxe gibelean)
- EUS-FR