- Galdera beste moldez pausaturik: nola egin familiaren oreka eta hizkuntzen oreka aldi berean zaintzeko?
- Lehenik, zuretzat garrantzitsua bada euskaraz egitea familian, hobe etxekoei jakinaraztea. Anitzetan ez gira menturatzen hori formulatzera, baina funtsezkoa da, zerbait lortu nahi badugu! Eta, nork daki, zure bikotekideak adieraziko dizu euskara ikasi nahi duela…
- Hortik, bi gauza dira garrantzitsuak: zuk erritualak ukaitea euskaraz haurrekin, atseginak zaizkizuen gauzen inguruan; zure bikotekideak, euskarari buruzko keinuak egunerokoan erakustea, adibidez ikasi dituen hitz edo erranaldi laburrak.
- Zuek uste baino fiteago lortzen ahalko duzue denek erritual bat partekatzea euskaraz, adibidez karta edo mahai-joko sinple batzuen inguruan, edo kantuaren inguruan.
- Zure bikotekideak euskara belarrian izanen du, eta berak uste baino gauza gehiago erraten ahalko ere ditu euskaraz! Menturaz hurbilago ikusiko du euskara ikasten hastea…