- Eta bai: lagunekin, bere bizi-eremua zabalduz doa, eta beste hizkuntzak ere topatu ditu bidean!
- Inportanteena da zuk argitzea familian euskaraz bizitzen segitu nahi duzula: ados, beste hizkuntzak badira, baina etxean zinez goxoki sendituko gira euskaraz eginez.
- Haurrak galdegiten ahal du zergatik: zuk jakinen duzu arrazoien ematen, izan pertsonalak, zein kolektiboak. Menturaz jakinaraziko dizu lagunek bezala egiteko ari dela frantsesez, baina bera ere, zu bezala, goxokiago dela euskaraz. Edo zuk duzu menturaz sendituko haurrarekin tratu bat egitearen beharra, asteburuan euskaraz gehiago mintzatzeko entsegu bat eginez, eta puntan nola bizi izan duzuen partekatuz.
- Horri zentzu emateko, eta euskaraz berriz usatzeko, goxoak edota inportanteak zaizkizun aktibitateak erregularki euskaraz egitea baliagarri izanen da: jostatzea, kantatzea, sukaldatzea, ikusgarri bat ikustera joatea… Zurekin edo familian euskaraz bizi izanen duen hura da goxoa eta inportantea bilakatuko, horrela ere du euskara bereganatuko!