Kantuak

Belarriak goxatzen

Haurrentzako kantuak atzemateko espazioa.
Hemen, zure haurrarekin entzuteko kantuak, bideoklipak, playlistak atzemanen dituzu, besteak beste.

Zoom

Nabarmendutako kanta zerrendak

eus

Ene Kantakek haurrentzako euskarazko abesti eta eduki musikalak biltzen dituen plataforma da. Haurrek euskara modu naturalean bizitzeko aukera ematen du, jolas eta musikaren bidez.  Abestiek irudimena, mugimendua eta parte-hartzea sustatzen dituzte, eta familientzat zein hezkuntza-ingurunerako tresna erabilgarria da, euskarazko harreman atsegin eta positiboak sortzeko.

eus

Pontx pailazoak ikuskizunak eskaintzeaz gain, kanta sorta ederra eskaintzen digu ere bai. Haur eta gazteentzako sortuak izan dira abesti pieza hauek. Kantek lotura zuzena dute gai ezberdinekin: Euskal Herriko txokoekin, umorearekin, jendarteko gaiekin, besteak beste.

eus

Ttinka Belarri diskoetxeak 0-7 urteko haurrentzako diska-liburuxka eskaintzen du, kantuak, musika eta ilustrazioak uztartuz. Proiektuak 24 kantu eta josteta-kantu biltzen ditu, gehienak sorkuntza berriak, baina Haurrock taldeari esker ezagunak diren piezekin ere. Musika eta testuak Philippe Albor eta Arantxa Hirigoyenek sortu dituzte, eta ilustrazioak Amaia Carrere artistarenak dira.

eus | es

Haurrock haurrentzako euskarazko musika proiektua da, kantuak jolasetik, erritmotik eta parte-hartzetik sortzen dituena. Helburua da haurrek euskara modu naturalean eta dibertigarrian bizitzea, musikaren bidez. Haien abestiek belaunaldi ezberdinak lotu dituzte, eta gaur egun ere euskarazko haur kantutegian erreferente bihurtu dira.

eus | es

Gurashow Euskal Herriko haurrentzako musika eta ikuskizun proiektua da, familiei zuzendua eta euskaraz sortua. Musikaren, umorearen eta parte-hartzearen bidez, gurasoak eta haurrak elkarrekin gozatzeko espazioak sortzea du helburu. Kantu alaien bidez, eguneroko egoerak, emozioak eta jolasak lantzen dituzte, euskarazko harreman naturalak eta atseginak sustatuz.

Playlist batzuk

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.