Hasiera • Lan eskaintzak • Informatikaria
Eginbeharrak:
– Gure azpiegitura administratzea eta segurtatzea (zerbitzariak, sareak, sarbideak, segurtasun-kopiak).
– Gure tresna digitalen kudeaketan parte hartzea (Dolibarr, Cyclos, Mattermost, OwnCloud, Gogocarto…) eta horien bilakaerei buruzko hausnarketan laguntzea.
– Taldearen informatika-parkea kudeatzea (lanpostuak, materiala, gertaerak, …)
– Zibersegurtasunerako jardunbide egokiak plantan ematea (sarbide-eskubideak, eguneratzeak, ahultasunen jarraipena
Eskaturiko gaitasunak:
– Informatikako formakuntza edo lan-esperientzia esanguratsua informazio-sistemen administrazioan.
– Eroso izatea gai hauetan: Linux, sareak, zerbitzarien administrazioa, segurtasun informatikoa, datu-baseak, software libreak.
– Dolibarr, OwnCloud eta Mattermost ezagutzea preziatua, ezinbestekoa izan gabe.
– Elkarteetan, kooperatibetan edo ekonomia sozial eta solidarioko arloan esperientzia izatea preziatua.
– Euskaraz jakitea preziatua.
– B gida-baimena izatea nahiko genuke
Curriculuma eta motibapen gutuna bidali: rh@euskalmoneta.org
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
Beste lan eskaintzak
> Euskara
Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.
Euskaraz goza
Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.