Euskara ikastea zaila dirudi: gramatika, subjuntiboa… Baina badago modu berezi eta eraginkorra: barnetegiak
Barnetegian egunero euskaraz bizi zara: klaseetan, jaterakoan, jolastean eta baita ametsetan ere!
Urte osoan zabalik dauden barnetegiak
Forua
Bizkaia
AEKren barnategia da. A0 mailatik hasi eta B2-C1era iritsi zaitezke. Etxe handi batean bizi eta ikasten da. Klaseak, aktibitateak eta ateraldiak egiten dira. Jende asko ezagutzen duzu.
Lazkao
GIPUZKOA
Maizpideren barnategia da. Hilabetero ikastaroak urritik ekainera. Egunero 6 ordu klaseak eta aisialdiak.
Zornotza
Bizkaia
Urritik ekainera ikastaro intentsiboak. Giro atsegina eta talde murgiltzaileak.
Udako barnetegiak
Arantza
Nafarroa
AEKren eskaintzak dira. 15 eguneko ikastaroak. Klaseak eta aisialdia uztartuta, euskaraz azkar aurrera egiteko.
Urepele
Behe Nafarroa
AEKren eskaintzak dira. 15 eguneko ikastaroak. Klaseak eta aisialdia uztartuta, euskaraz azkar aurrera egiteko.
Forua
Bizkaia
Udan ere idekia. Familientzako barnetegi bereziak ere badira.
Laburpena
Hasi berria izan edo maila aitzinatu, barnetegian egoteak euskaraz ikasteko eta bizitzeko aukera paregabea ematen dizu. Hego Euskal Herrian gaindi ibiltzeko aukera paregabea da.
Gainera, oroitzapen eta lagun ahaztezinak eramango dituzu.
Hegoaldeko barnetegiak: euskarazko murgiltze osoa