Data: 2026-03-09
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Traduction : version en Fra

San Pantzar: Nor ote da Euskal Herriko ihauterietan?

Euskal Herriko ihauteri askotan manikiak edo panpina handiak eramaten dira desfile eta emanaldietan. Kasu gehienetan panpinak suan bukatzen du bere ibilbidea; batzuetan, gainera, auzitua izaten da egindako zenbait krimen leporatuta. Baina nor ote da pertsonaia hori?

Iparraldean panpina horri San Pantzar edo sabel handi deitzen diogu. Handia, ikaragarria eta itsusia da gure San Pantzar. Batzuetan, gainera, ez du gizakiaren formarik ere. Lapurdiko ihauterietan auzitua izaten da, eta azkenean suan bukatzen du, denen poz handirako.

Thierry Truffauten arabera, “baserri munduan sua beti garbitzaile gisa baliatua izan da, baita izutzeko edo libratzeko ere”. Ihaute denboran aker pekatzaile bat erretzen da; Truffauten hitzetan, “gazteria inguruan dantzatzen da ke purifikatzailean, eta sua apaltzen delarik, gainetik salto egiten dute babesaren egonkortzeko”.

Bere rola argia da ihauterietan: San Pantzarrek jendartearen soberakeriaren irudia irudikatzen du. Auzian gehiegi jatea leporatzen zaio, baina horrez gain, haren gehiegikeriek edo hobeki erranik, jendartearen gehiegikeriek ere epaitzen dira. Bestalde, jendarteak jasaten dituen minen errudun gisa ere aurkezten da.

Batzuetan politikari baten itxura hartzen du, eta hori askotan gertatzen da; horrela, herriak baztertu nahi duen figura ere bihurtzen da.

Lehen, San Pantzarrek bikotea ere bazuen, eta batzuetan biek zorte bera pairatzen zuten. Kasu batzuetan, San Pantzar aktore batek antzezten zuen, eta suan eramateko unean panpina batek ordezkatzen zuen.

San Pantzarren auzia ihauterietako une garrantzitsua eta gakoa da. Herri batzuetan abokatua ere izaten du, baina bere zortea beti bera da: suan erretzera kondenatua izatea.

San Pantzar: nor da?

Euskal Herriko ihauterietan panpina handi bat ikus daiteke askotan. San Pantzar da. Ihauterien amaieran, normalean, suan erretzen dute. 🔥

  • Nor da San Pantzar?
    San Pantzar pertsonaia itsusi eta handi bat da. Ihauterietan gehiegikeriak eta jendartearen arazoak irudikatzen ditu.

⚖️ Auzitara eramaten dute:
Herritarrek San Pantzarren aurkako salaketak egiten dituzte. Gehiegi jan eta bestelako gauza txarrak egitea leporatzen diote.

🎭 Batzuetan, politikari baten itxura ere hartzen du. Horrela, herritarrek kritikatu nahi duten pertsona edo gauzak irudikatzen ditu.

🔥 Eta amaiera?
Azkenean, San Pantzar suan erretzera kondenatzen dute. Herritarrak inguruan dantzan eta kantuan aritzen dira.

 

San Pantzarrekin, ihauteriek barrea, kritika eta festa elkartzen dituzte.

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.