Data: 2025-11-24
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Traduction : version en Fra

Euskararen Urtaroa 2025: euskaraz bizitzeko hamaika ekitaldi !

Azaroaren 21etik abenduaren 3ra, Lapurdi, Baxe Nabarre eta Xiberoa osoan euskara erdigunean izanen da.

Udazkena baliatu nahi? Zergatik ez euskaraz jolastu eta bizi? Euskararen Urtaroa heldu da eta aurten ere hamaika ekitaldi izango dira lurralde guztian: tailerrak, yoga saioak, jolasak, antzerkiak, ibilaldiak, proiekzioak, kantuak, irakurketak… egitarau anitza, adin eta gustu guztientzat!

Egunerokoan, euskarak batzen gaitu.

Euskararen Urtaroaren edizio berria, euskararen bizitasuna eta eguneroko erabilera sustatzeko abiatuko da. Ekimen hau elkarteek, herriek eta herritarrek bultzatzen dute eta helburu argia du: euskaraz aritzea naturaltasunez, goxotasunez eta lotsarik gabe, karrikan, kafetegian, lanean edo etxean.

Ekitaldi bat baino gehiago: mugimendu bat

Euskararen Urtaroa ez da soilik egutegiko hitzordu sorta ; euskaraz bizitzeko gogoa dutenen topaleku handia da. Urtaroan euskaraz hitz egitearen plazera ospatzen da, tokiko ekimenak ezagutzen dira eta euskaltzaleak elkartzen dira — bakoitza bere modura, baina helburu berarekin: euskarari bizia ematea.

Etorri, parte hartu eta gozatu euskaraz!

Azaroaren 21etik abenduaren 3ra, denek dugu lekua Euskararen Urtaroan. Bi astez, euskara izango da protagonista… eta harekin batera, gure lurralde osoa!

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.