Data: 2026-02-03
Irakurketa denbora: 2 minutu

Traduction : version en Fra

Euskaraz kontsumitzea aro digitalean: ohiturak aldatzeko garaia

Askotan uste izan dugu eta hala adierazi ere, euskarazko eduki digitalaren eskaintza urria dela, eta horrek erdarazko plataformak eta eduki sortzaileak kontsumitzera bultzatzen gaituela. Egia da plataforma horiek dimentsio handikoak direla, hizkuntza-komunitate askoz zabalagoa dutela euskararen aldean. Duela urte batzuk arte, norberak aukera zuen kontsumitu nahi zituen hedabideak eta edukiak hautatzeko; gaur egun, ordea, algoritmoen gorakadarekin, askotan haiek dira zer kontsumitu eta zertan klik egin erabakitzen dutenak.

Sarritan, ohartu gabe murgiltzen gara kontsumo digitaleko dinamika horietan, eta sarean agertzen zaiguna jaso eta barneratzen dugu. Hala ere, galdera bat sortzen da: zenbateraino kontsumitzen dugu euskaraz? Ba al dago euskarazko eduki nahikorik egungo kontsumo digitala asetzeko? Erantzuna baiezkoa da; izan ere, euskarazko eduki ugari dago, eta gainera, kalitatezkoa. Arazo nagusia, ordea, euskarazko kontsumoa erdarazkoaren aldean askoz txikiagoa dela da.

Testuinguru horretan, erabiltzaileok aukeratzen ditugu kontsumitu nahi ditugun edukiak eta plataformak, baina algoritmo gehienek erdarazko edukia lehenestera bultzatzen gaituzte. Horren aurrean, azpimarratzekoa da euskaraz ere badirela filmak, dokumentalak, podkastak, eduki sortzaileak eta bestelako eduki digital ugari eskaintzen dituzten plataformak. Horiek kontsumitzeko, ordea, ezinbestekoa da kontsumo-ohiturak aldatzeko pausua ematea. Pausu hori norberak bakarka ematea ez da beti erraza; horregatik, jarraian euskarazko eduki digitala kontsumitzen hasteko zenbait proposamen partekatzen dizkizuegu:

Euskarazko eduki digitala kontsumitzen hasteko bost pausu

1. Webguneetan euskara lehenetsi

Lehenik eta behin, webguneetan hizkuntza-aukera euskarara aldatzea pausu garrantzitsua da. Modu horretan, algoritmoek euskararen lehentasuna barneratzen dute, eta eduki gehiago proposatzen hasten dira hizkuntza horretan.

2.Euskaraz sortuak izan diren edukietan begirada bat eman

Euskaraz existitzen diren plataformetan sartzea eta sortu diren edukiak ezagutzea funtsezkoa da. Euskaraz sortutako film, dokumental eta bestelako eduki bikainak badira. Hona hemen adibide batzuk:

3. Sare sozialetan euskal edukiarekiarekin interakzioan sartu

Sare sozialetan ere funtsezkoa da euskarazko edukiekin interakzioan sartzea. Argitalpen edo bideo bati “gustuko dut” emateak edo partekatzeak algoritmoek euskarazko eduki gehiago proposatzea eragin dezake. Gero eta eduki sortzaile gehiago ari dira euskaraz lanean sare sozialetan, eta horren erakusgarri da duela gutxi antolatutako euskal eduki sortzaileen topaketa. Besteak beste, honako sortzaile hauek aurki ditzakegu: Luma Otaño, Maddi Kintana, Irati Erauskin, Iker Iribarren, Iruñe Astiz, Jon Fer, Alex Padilla, Iñigo Aranburu, Maddi Etxeberria, Suni_Kantuz, Andrea Gonzalez, Ibili Munduan, Barretik Kalera, Bada, Kai Nakai, Scott Zúñiga eta Janire Atxurra.

4. Euskal edukiak hedatu

Era berean, ikusten ditugun eduki euskaldunak gure ingurukoekin partekatzeak komunitatea indartzen laguntzen du, eta euskaraz sortutako materiala urrunago iristeko bidea ere bada. Eduki bat gustuko dugunean, zergatik ez lagun, gertuko eta familiarrekin partekatu?

5. Harpidetu

Azkenik, euskal hedabide edo elkarteetan harpidetzea beste pausu garrantzitsu bat da. Algoritmoek euskal edukia lehenesten ez badute ere, herritar euskaldun gisa, harpidetzaren bidez jaso nahi dugun informazioa geuk aukeratzeko aukera dugu.

Hemen aipatutakoak bost adibide baino ez dira; beste pausu asko eman ditzakegu euskarazko kontsumo digitala sustatzeko. Ez ahaztu: euskarazko edukiak badaude, sortzen ari dira, eta kalitatezkoak dira. Goazen, beraz, ohiturak aldatzera eta gure hizkuntza eremu digitalean ere indartzera.

Hemen aipatutakoak bost adibide baino ez dira; beste pausu asko eman ditzakegu euskarazko kontsumo digitala sustatzeko. Ez ahaztu: euskarazko edukiak badaude, sortzen ari dira, eta kalitatezkoak dira. Goazen, beraz, ohiturak aldatzera eta gure hizkuntza eremu digitalean ere indartzera.

Euskaraz kontsumitu aro digitalean

Gaur egun, sareetan eta plataformetan erdarazko eduki asko ikusten dugu. Askotan, gainera, algoritmoek eduki horiek erakusten dizkigute.

Baina euskarazko eduki asko ere badago: filmak, telesailak, podcastak, bideoak eta sare sozialetako edukiak. 🎬🎧📱

Beraz, gure ohiturak pixkanaka alda ditzakegu. Nola? Hona hemen 5 ideia erraz:

     1️⃣ Ezarri euskara lehenetsi

Webgune eta aplikazioetan, aukeratu euskara hizkuntza nagusi gisa.

     2️⃣ Bilatu euskarazko edukiak

Ezagutu euskarazko telesailak, filmak eta bestelako edukiak. Adibidez, Primeran plataforman aukera asko aurkituko dituzu.

     3️⃣ Euskarazko edukiekin elkarreragin

Sare sozialetan euskarazko bideoei atsegin dut, iruzkina edo partekatzea egin.

     4️⃣ Partekatu

Gustuko duzun euskarazko edukia lagunekin eta familiarekin partekatu.

     5️⃣ Harpidetu

Euskarazko hedabide eta plataformetara harpidetuz, euskarazko eduki gehiago jasoko dituzu.

 

Euskarazko edukiak badaude, eta gero eta gehiago sortzen dira. Gure ohiturak aldatuz, euskara sarean ere gehiago erabiltzen lagun dezakegu.

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.