Euskaraz informatzeko espazioa. Hemen, Euskal Herriko eremu eta euskalki desberdinetako irrati, argitalpen eta telebista batzuen loturak atzemanen dituzu, besteak beste.
Zoom
Bada
Hizkuntza: Eus | Fra
Ezagutzen duzu Bada, Ipar Euskal Herriko Gazte Komunikabidea? 2021. urte bukaeran, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko gazte batzuek hedabide berri bat sortzeko abentura abiatu zuten. Geroztik, astero Badak eduki freskagarri eta dinamiko frango proposatu ditu: 6Pack aktualitateari buruzko flasha, zinema kronika, Badadoa elkarrizketa saioak, terrenoko erreportajeak…
Partaidetza andana lotua dute hedabideekin (Berria, Kanaldude, Herria, Mediabask…) edo eragile sozialekin (EHZ, Taupa, ON!…). Beste modu batean informatzeko ideala!
Euskal Irratiak
Hizkuntza: Eus
Euskal Irratiek (Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak, Xiberoko Botzak eta Antxeta irratiak) webgune berria sortu dute, tokiko informazioa hurbilago izateko. Ordenagailu eta telefono mugikorretarako egokitua, atari horrek Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako aktualitatea jorratzen du, luze eta zabal.
Erreportaiak, abisuak, podcastak, iritziak, emankizunak… atzemanen dituzue eta euskalki desberdinetan gainera.