Inkesta soziolinguistikoa 5 urte guziz obratzen da 1991tik Euskal Herri osoan : Euskal Autonomia Erkidergoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.
→ Inkesta soziolinguistikoa, zergatik ?
Hizkuntzaren bizitasuna eta bilakaera erregularki segitzeko, euskalgintzako eragileen helburuak eta norabideak argitzeko.
→ Inkesta soziolinguistikoa, zer neurtzeko ?
Inkesta soziolinguistikoak 4 esparru aztertzen ditu :
- Hizkuntza gaitasuna
- Hizkuntzaren transmisioa
- Erabilera
- Euskararen erabileraren sustatzeari buruzko jarrera
→ Nola ibiltzen da ?
Ipar Euskal Herriaren kasuan, 16 urte eta gehiagoko 2.000 biztanleko lagin bati telefono bidezko galdetegi bat egiten zaio. Lagina honako irizpideen arabera osatua da :
- Generoa
- Adin-tartea
- Lurralde soziolinguistikoa : Baiona – Biarritze – Angelu eremua, Lapurdi eremua, Nafarroa Beherea/Xiberoaren eremua.
→ Zer dio inkesta soziolinguistikoak, euskararen egoerari buruz gaur egun ?