Data: 2025-10-07
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Traduction : version en Fra

Euskaldundu: euskara ikasteko bultzada ematen duen beka!

Euskara ikasten hasteko edo maila azkartzeko gogoa duzu? Urriaren 15a arte euskara ikasteko Euskaldundu beka eskuratzeko eskaera egin dezakezu.

Euskaldundu zer da?

Euskal Hirigune Elkargoak kudeaturik, norbanakoei zuzendutako diru laguntza honek besteak beste honako publikoei zuzendua zaie: 

  • Gazteak eta ikasleak
  • Beren haurrak euskarazko eskolaldian edo eskolaldi elebidunean lagundu nahi dituzten gurasoak
  • Lanean diharduten helduak, euskara biziarazten ahalko dutelarik beren lanbide arloan
  • Gau eskolako ikasleak, ikasketa prozesua zalutu nahi dutelarik ikastaldi trinkoak gehituz
  • Euskara ulertzen duten baina mintzatzen ez duten 24 000 elebidun hartzaileak

Euskaldundu, norentzat?

→ Elkargoko lurraldean bizi diren 18 eta 64 urte arteko helduei zuzendua zaie, euskara modu intentsiboan ikasi nahi dutenak, lanbide-, elkarte edo norberaren proiektu bat aurkezten dutelarik.

→ Aitzinetik beste finantzaketa modu guztiak mobilizatuak izan behar dituzte.

Euskaldundu, zein formakuntza motatarako?

→ Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) B1, B2 edo C1 maila lortzea euskaraz izan behar dute helburu gisa.

→ Formakuntzaren intentsitatea astean gutxienez 30 orenekoa izan behar da eta orotara 120 eta 1500 ordu artean iraun beharko du.

→ 2024ko abenduaren 15a eta 2027ko abenduaren 31aren artean iragan beharko da.

→ Ipar edo Hego Euskal Herrian kokatutako baimendutako euskaltegi batean segitu beharko da formakuntza.

Informazio osagarri guztiak Euskal Hirigune Elkargoaren webgunean eskuragarri dira:

Eskaera egiteko txostena

Euskaldundu: euskara ikasteko beka

Euskara ikasi edo maila hobetu nahi duzu? Euskaldundu bekak laguntza ekonomikoa eskaintzen du euskara modu intentsiboan ikasteko.

Norentzat da?

  • 18 eta 64 urte artekoentzat.
  • Euskal Hirigune Elkargoan bizi direnentzat.
  • Euskara ikasteko laneko, elkarteko edo norberaren proiektua dutenentzat.
  • Beste dirulaguntza aukerak lehenago erabili dituztenentzat.

Zer baldintza ditu?

  • B1, B2 edo C1 maila lortzea izan behar da helburua.
  • Astean gutxienez 30 orduko ikastaroa izan behar da.
  • Ikastaroak 120 eta 1.500 ordu arteko iraupena izan behar du.
  • Formakuntza Ipar edo Hego Euskal Herriko baimendutako euskaltegi batean egin behar da.

👉 Laburbilduz: Euskaldundu bekak euskara modu trinkoan ikasi nahi duten helduei laguntza ematen die, ikasketen kostua arintzeko.

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.