Euskara hautatzeko baliabideak, ohiturak aldatzeko bidelagun.
Data: 2025-09-01
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Traduction : version en Fra

Irakurketa erraza euskaraz

Euskaraz irakurtzea ez da beti naturala eta erraza denentzat. Baina hau ere ohitura kontua da; eta ohitura guziak bezala, alda daiteke.

Askotan, testu elebidun baten aitzinean, euskaldunak ere frantsesez irakurtzen du. Arrazoi desberdinak daude: ohitura, erraztasuna, ulermen eskasa, euskarazko itzulpenen kalitate txarraz aspertua izatea…

Guk nahi dugu euskara ikasten dutenek eta euskara dakitenek on.eus webguneko edukiak euskaraz irakurtzea. Horretarako, hainbat neurri plantan eman ditugu:

Itzulpen sistema dinamikoa

hizkuntza bakoitzean idatziak diren edukiak arrunt desberdinak dira. Hiztun tipologia bakoitzari egokitzeko, edukiak osoki berridatzi ditugu. Euskara duenak hobe du beraz bere hizkuntzan irakurtzea

Euskarara berriz lotzeko botoiak

frantsesez nabigatzen duenak edozein momentutan “EUS” sakatuz, euskarazko bertsiora salto eginen du.

Irakurketa errazean irakurtzeko aukera

artikulu batzuk laburtu eta sinplifikatu ditugu irakur ulerterrazak izateko eta euskaraz irakurtzea sustatzeko. « Irakur erraza » ikonoan klikatuz atzemanen dira.

Irakurketa erraza (frantsesez “FALC, Facile à lire et à comprendre”) printzipio batzuk jarraikiz proposatua da: esaldi laburrak, hitz errazak, Ipar Euskal Herrian erabiltzen diren formulak, sinonimoak…

Webgune hau euskaraz irakurtzea gomendatzen dizuegu beraz. Euskaraz irakurtzearen poderioz, geroz eta errazago eginen zaizu eta geroz eta plazer gehiago hartuko duzu.

Ba al zenekien existitzen zirela ere euskara errazean idatzitako liburuak? Baina hori, beste behin kontatuko dizuegu.

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.