Jakes Larre
Ipar Euskal Herriko euskarazko erakaskuntza sareek, hau da, Biga Bai, Euskal Haziak, Ikas Bi eta Seaskak partaidetza bat eraman dute aitzina. Euskal kultur erakundeari proposaturiko ideia batetik abiatu da “Kultura familian” agenda sortzeko nahia eta beharra.
Hutsune bat betetzea izan da eskaeraren nahia, erakaskuntza sare horietako guraso eta familiei euskal kultur gertakarien berri emateko agenda bateratua eskas baitzen.
Hutsune horri eman dion emaitza « Kultura familian » deituriko agenda partekatua dugu.
Izenburuak dioen bezala, familian kulturaz gozatzeko aukera ematen duen agenda bat da. Bertan, euskaraz antolatzen diren ekimen kulturalak zerrendatu egiten dituzte, haur, gazte zein helduek euskaraz gozatzeko ateak zabalduz.
Berri horiek eskura izateko, webgunean begiratzeaz gain, berripaper batean harpidetuz eskuratu daitezke ere bai.