Hasiera • Jokoak. Haurrak
Jokoak. Haurrak
Euskara jostari
Haurrentzako euskarazko jokoak atzemateko txokoa. Hemen, adin guztietarako proposamenak aurkituko dituzu: abestiak, jolas tradizionalak, aplikazioak, denborapasak eta mahai-jokoak. Zu ere anima zaitez haurrekin batera euskaraz jolastera!
Zoom
Kaleko jolas tradiziolanak
Ikusi Makusi
Ikusi Makusi euskal jolas tradizional ezagunenetako bat da. Jokalari batek objetu bat aukeratzen du eta, “Ikusi makusi, zer ikusi?” abestuz, gainerakoek zer den asmatu behar dute.
Behatzeko gaitasuna, hiztegia eta ahozko adierazpena lantzeko modu dibertigarri eta naturala da.
Autoko bidaietan egiteko ideia bikaina da!
Zapiaren jolasa
(0-6 urte) Bi talde aurrez aurre jartzen dira eta talde bakoitzeko jokalari bakoitzak zenbaki bat hartzen du. Erdian dagoen lagunak zapia altxatzen duenean, dagokien zenbakia duten jokalariak korrika ateratzen dira zapia hartu eta beren taldera itzultzeko.
(6+) Haur helduagoentzat, zenbakiak ozen erran arren, beste alternatibak dira. Erdiko pertsonak euskarazko abesti bat ematen du, eta partaideek abestia zein den asmatu behar dute. Horretarako, korrika joan eta abestia segitu behar dute.
Arrautzaren jokoa
Koilara batean arrautza eramanez, parte-hartzaileek ibilbide bat egin behar dute arrautza erori gabe. Oreka, kontzentrazioa eta koordinazioa lantzeko jolas dibertigarria da.
Familian, lagunartean edo eskolan egiteko egokia da.
Arrautza erabiltzea ideia bat da, beste objetuak ere baliagarriak dira!
Soka-saltoa
Soka-saltoa ez da jauzi egitea bakarrik. Erritmoa eta abestiekin batera eginez, haurrek koordinazioa, erritmoa eta ahozkotasuna lantzen dituzte.
Aire hartzean edo parkean egiteko jolas klasikoa da, belaunaldiz belaunaldi transmititu dena.
Bat, bi, hiru...tomate!
Jokalari batek hormari begira zenbatzen duen bitartean, gainerakoak aitzinera mugitzen dira. Zenbaketa bukatutakoan, denek geldi-geldirik egon behar dute; mugitzen dena hasierara itzuli behar da.
Jolas hau leku batzuetan «Bat, bi, hiru… tomate!» esanez egiten da, baina ez da zertan hitz hori erabili. Garrantzitsuena zenbaketa eta aginduak euskaraz ematea da: bat, bi, hiru… geldi!, prest?, hasi!, mugitu zara!… Horrela, jolasa euskaraz bizitzeko aukera paregabea bihurtzen da.
0-6 urtekoentzako jokoak
Esku-jolasak
LibrePlumek euskarazko esku-jolasak eta errimak eskaintzen ditu. Hitzak, erritmoa eta eskuen mugimenduak uztartuz, haurrek euskaraz aritzeko eta ahozkotasuna lantzeko parada dute.
Esku-jolasak belaunaldiz belaunaldi transmititu diren jolasak dira, eta gaur egun ere etxean, eskolan edo lagunartean euskaraz gozatzeko aukera ederra eskaintzen dute.
Oi, ai, sagarroi
Oi, ai, sagarroi txikienekin egiteko hatz-jolas eta abesti ezaguna da. Kantatzen den bitartean, keinuek eta eskuen mugimenduek hitzak laguntzen dituzte, haurrek erritmoa, hizkuntza eta koordinazioa modu naturalean lantzeko.
Etxean edo haur-eskolan egiteko proposamen erraza da. Familian kantatu, jolastu eta euskaraz gozatzeko aukera bikaina eskaintzen du.
Txiki Txiki Txikia
Txiki Txiki Txikia txikienen artean oso ezaguna den abestia da. Hitzak gorputz-mugimenduekin lagunduz, haurrek erritmoa, koordinazioa eta hizkuntza modu naturalean lantzen dituzte.
Etxean, haur-eskolan edo familian egiteko proposamen ezin hobea da: abestu, mugitu eta euskaraz gozatzeko.
Oihaneko kriseilua
Ipuin Puzzlea sormena eta ahozko adierazpena lantzeko jolas narratiboa da. 6 piezako 4 puzzlek osatzen dute, eta haurrek Triku, Azeri, Urtxintxa eta Hontzaren abentura desberdinak sortu eta kontatzeko aukera dute.
Piezak elkarren artean konbinagarriak direnez, haurrek puzzleak nahastu, istorio berriak asmatu eta beren irudimena garatu dezakete jolasean ari diren bitartean.
Hizki pizti
Irakurketa eta idazketa ikasteko material ludikoa da. Hizkien identifikazioa, soinu eta hizkien arteko lotura, memoria eta hiztegia lantzen laguntzen du, Euskal Herriko faunako animaliak ezagutzen diren bitartean.
Karta, poster eta jolasen bidez, haurrek hizkiak, hitzak eta animaliak lotzen dituzte, modu dibertigarrian irakurtzeko eta idazteko lehen urratsak emanez.
6-12 urtekoentzako jokoak
Mantangorri
Berria egunkariaren Mantangorri atalak euskarazko denborapasa ugari eskaintzen ditu: hitz-zopak, gurutzegramak, labirintoak, margotzeko marrazkiak eta bestelako jolasak.
Etxean, bakantzetan edo aisialdian egiteko proposamen bikaina da. Denborapasen bidez, haurrek arreta landu, hiztegia aberastu eta euskaraz gozatzeko aukera dute.
Auskalo
Auskalo galdera-erantzunen bidez jolasteko aplikazioa da. Hizkuntza, kultura, kirola, matematika edo ingurunea bezalako gaietako galderak erantzunez, haurrek ongi pasatzen duten bitartean ezagutza berriak eskuratzen dituzte.
Maila desberdinak dituenez, adin eta ezagutza ezberdinetara egokitzen da.
Wordle
Wordle egunero hitz bat asmatzeko erronka eskaintzen duen joko digitala da. Jokalariek sei saiakeratan bost letrako hitza asmatu behar dute, koloreen bidez jasotako pistak baliatuz.
Hiztegia aberasteko eta logika lantzeko modu erraza eta erakargarria da.
Asmazank
Asmazank galdera-erantzunen joko digitala da. Euskal Herriari, kulturari, hizkuntzari eta beste hainbat gairi buruzko galderen bidez, jokalariek euren ezagutza proban jartzen dute.
Lehiaketa kutsua duen joko entretenigarria da, lagunekin edo ikaskideekin aritzeko aproposa.
Munduko Animaliak
Munduko Animaliak animaliak eta haien ingurunea ezagutzeko joko hezitzailea da. Puzzle, irudi eta jarduera interaktiboen bidez, haurrek animalien izenak eta ezaugarriak ikasten dituzte.
Entzumena, irakurmena eta hiztegia lantzeko aukera ere eskaintzen du.
Jolasean blai
Jolasean Blai ERA.eus-ek sortutako proposamena da, oporrak euskaraz bizitzeko. Altxorraren uhartean barrena, haurrek eta familiek ibilbide bat osatzen dute, eta pausoz pauso euskarazko ipuinak, bideoak, ikuskizunak, aplikazioak eta bestelako kultur baliabideak deskubritzen dituzte.
Egunero laukitxo bat aurrera eginez, etxean euskaraz gozatzeko erronka dibertigarri bihurtzen da. Altxorra bukaeran dago… baina benetako altxorra bidean aurkitzen diren euskarazko jolas eta kultur proposamen guztiak dira.
Maeiour
Jolas txiki eta intuitiboen bidez, natura, unibertsoa, koloreak eta irudimena lantzen dira. Marrazki bizidunen artean ezkutatutako sorpresak aurkituz, haurrek kontzeptu berriak ikasten dituzte euskaraz.
Wordle
Wordle egunero hitz bat asmatzeko erronka eskaintzen duen joko digitala da. Jokalariek sei saiakeratan bost letrako hitza asmatu behar dute, koloreen bidez jasotako pistak baliatuz.
Hiztegia aberasteko eta logika lantzeko modu erraza eta erakargarria da.
Asmazank
Asmazank galdera-erantzunen joko digitala da. Euskal Herriari, kulturari, hizkuntzari eta beste hainbat gairi buruzko galderen bidez, jokalariek euren ezagutza proban jartzen dute.
Lehiaketa kutsua duen joko entretenigarria da, lagunekin edo ikaskideekin aritzeko aproposa.
Munduko Animaliak
Munduko Animaliak animaliak eta haien ingurunea ezagutzeko joko hezitzailea da. Puzzle, irudi eta jarduera interaktiboen bidez, haurrek animalien izenak eta ezaugarriak ikasten dituzte.
Entzumena, irakurmena eta hiztegia lantzeko aukera ere eskaintzen du.
Karta jokoak
Zazpiak bat
Zazpiak Bat Euskal Herria ezagutzeko karta-jokoa da. Karten bidez, zazpi lurraldeak eta haien kultura ezagutzen dira sei gairen bitartez: hiriburuak, artea eta musika, natura, inauteriak, gastronomia eta kirola.
Jolasak hiru modalitate eskaintzen ditu: memoria-jokoa, familia-jokoa eta talde-jokoa; horrela, adin eta jokalari mota desberdinetara egokitzen da.
Itsaslapurrak
Euskal Herriko itsaslapurren eta kortsarioen historia ezagutzeko karta-jokoa da. Mus jokoaren antzeko egitura duen 40 kartako sorta da, eta karta bakoitzean Dani Fanoren ilustrazioak eta pertsonaia, itsasontzi edo gertakari historikoei buruzko azalpen laburrak agertzen dira.
Jolasean aritzeaz gain, euskal itsas historiako abenturak, pertsonaiak eta pasarteak ezagutzeko aukera eskaintzen du.
Erraldoi eta buruhandiak
Erraldoi eta buruhandiak protagonista dituen karta-jokoa da. Euskal Herriko hainbat txokotako pertsonaiak biltzen ditu, 7 familiatan banatuta: Sanferminetako familia, familia mitologikoa, buruhandien familia, lanbideena, pertsonaia ezagunena, kirolariena eta Abentura Erraldoia ipuin-bildumako familia.
49 kartarekin jolasten da, familiak osatuz edo memoria-joko moduan.
OTU
OTU irudimenarekin jolasteko eta istorio berriak sortzeko karta-jokoa da. Karten irudiak abiapuntu hartuta, jokalariek pertsonaiak, lekuak eta egoerak asmatzen dituzte, eta elkarrekin istorioak osatzen dituzte.
Karta bakoitzak aukera berriak eskaintzen ditu: irudiei begiratuz, hitzak aukeratu, harremanak sortu eta kontakizun dibertigarriak eraiki daitezke. Ez dago istorio bakarra; partida bakoitzean istorio desberdinak sortzen dira, sormena eta ahozko adierazpena erabiliz.
ekin aritzeko aproposa.
Munduko Animaliak
Munduko Animaliak animaliak eta haien ingurunea ezagutzeko joko hezitzailea da. Puzzle, irudi eta jarduera interaktiboen bidez, haurrek animalien izenak eta ezaugarriak ikasten dituzte.
Entzumena, irakurmena eta hiztegia lantzeko aukera ere eskaintzen du.
Mahai jokoak
Ezagutu Euskal Herriaren historia
Euskal Herriko historia ezagutzeko jolasa da. Lur eta Amets pertsonaien eskutik, iraganeko garai, gertakari, pertsonaia eta leku garrantzitsuenetan zehar bidaiatzeko aukera ematen du.
Jolasaren bidez, historia modu atsegin eta dibertigarrian ezagutzen da, galderak, erronkak eta ezagutza-jolasak uztartuz.
Alakazum!
Sorginkeria, umorea eta herri-tradizioak uztartzen dituen karta-jokoa da. Jokalariek kultura eta ohitura desberdinetako pertsonaiak, edabeak eta sorginkeriak erabiliko dituzte aurkariei aurre egiteko eta Alakazum sorginkeria nagusia jaurtitzeko. Partida arin eta dibertigarriak eskaintzen ditu, 2-5 jokalarirentzat eta 10 urtetik gorakoentzat aproposa.
Woofly
Txerritxoen etxea eraikitzeko jolas kooperatiboa da. Jokalariek adreiluak erabiliz etxea osatu behar dute, txerritxoak otsoa iritsi aurretik seguru egon daitezen.
Taldean jolasteko aukera ematen du, estrategia, lankidetza eta arreta landuz.
Dixit
Irudimena eta sormena pizten dituen mahai-joko saritua da. Ilustrazio ederrez osatutako kartak erabiliz, jokalariek pista edo deskribapen bat ematen dute, eta gainerakoek zein karta den asmatzen saiatzen dira. Hitz-jokoaren, interpretazioaren eta irudimenaren arteko nahasketa paregabea da, familia zein lagunartean giro atsegin eta dibertigarria sortzeko aproposa. 3-8 jokalarirentzat gomendatua da, 8 urtetik gorakoentzat.
Catan
Estrategia eta negoziazioan oinarritutako mahai-joko klasikoa da. Jokalariek uharte batean kokalekuak eta hiriak eraiki behar dituzte, baliabideak lortuz eta elkarrekin trukatuz. Partida bakoitza desberdina da, eta planifikazioa, merkataritza eta zorte pixka bat uztartzen ditu. Familia eta lagunartean gozatzeko aproposa da, 3-4 jokalarirentzat eta 8-10 urtetik gorakoentzat.
Gure Lurreko Elikagaiak
Elikadura eta tokiko produktuak ezagutzeko mahai-jokoa da. Jokalariek elikagaiak identifikatu, sailkatu eta haien jatorria ikasten dute modu didaktiko eta dibertigarrian. Kontsumo arduratsua eta gertuko produktuen balioa lantzen ditu, familia zein ikasgelan erabiltzeko aproposa izanik. 2008an argitaratua da.
Alakazum!
Sorginkeria, umorea eta herri-tradizioak uztartzen dituen karta-jokoa da. Jokalariek kultura eta ohitura desberdinetako pertsonaiak, edabeak eta sorginkeriak erabiliko dituzte aurkariei aurre egiteko eta Alakazum sorginkeria nagusia jaurtitzeko. Partida arin eta dibertigarriak eskaintzen ditu, 2-5 jokalarirentzat eta 10 urtetik gorakoentzat aproposa.
Ubongo
Abiadura eta logika uztartzen dituen puzzle-joko dibertigarria da. Jokalariek piezak ahalik eta azkarren kokatu behar dituzte emandako erronkak osatzeko, denbora agortu aurretik. Erraza ikasteko baina erronka ugari eskaintzen dituena, familia osoarekin edo lagunartean gozatzeko aproposa da. 1-4 jokalarirentzat gomendatua da, 8 urtetik gorakoentzat.