Data: 2026-04-07
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Traduction : version en Fra

Zure haurrak euskarazko egonaldietara joatera akuilatu!

Zuretzat, euskarazko egonaldi batean parte-hartzeak abantailak besterik ez ditu. Seme-alabak aldiz ez ditu gauzak horrela ikusten eta motibazio eskasa erakusten du… Hona hemen seme-alabari jauzia egin dezan gogoa emateko hainbat argudio.

Garrantzitsuena: plazer hartzea!

Ahantz dezagun eskola, gramatika, teoria … opor egonaldietan, lehenik eta behin oporretan gaude!  Egonaldietako antolatzaileek nerabeendako egitarau paregabeak antolatzen dituzte, atsedena,  jarduerak eta esperientzia berriak orekatuz eta ikastetxeko ohidurekin moztuz. Euskarazko aisialdia eta atsedena, hauek dira norberaren euskara-maila oharkabean hobetzeko osagai magikoak.

Parteka dezakeen esperientzia

… ezagutza berriak eginez: bere sarea zabalduz, adiskide euskaldun berriak egiteko molde ona da. Erosotasun eremutik eskapatzeak nork bere buruarekiko eta hizkuntzarekiko konfiantza garatzen laguntzen du, euskaraz loratzeko gune eta une berriak irabaziz. 

… lagun batekin: Uda euskaraz lagunekin pasa nahi luke? Aski du bere lagun euskaldunak  motibatzea: egonaldietan binaka edo hirunaka izena eman daiteke! 

… familian abiatuz: Zure nerabeak ez lituzke oporrak zuengandik urrun pasatu nahi, edota murgiltze esperientzia hori harekin bizi nahi zenukete? Parte har ezazue familian Familia egonaldian! 

Gazteen gisako egonaldia

Zure gazteak opor egonaldietan interesatzen zaizkion gauzak euskaraz egin ditzakeela  deskubrituko du! Adin bereko gazteekin beren zaletasunetatik hurbiltzen diren jardueretan arituz, giro euskaldunean ongi pasatuz, hizkuntzaren eredu ez-formalean trebatzeko parada ezin hobea izanen du. Euskara bereganatzeko esperientzia izugarri aberatsa izanen da!

Ondorioz, euskarazko opor-egonaldien bidez, gazteak bizipen kolektibo aberatsak izanen ditu, hizkuntza eta kulturarekiko atxikimendua azkartuz. Azken finean, eskaintzaren aniztasuna ikusirik,  bat hautatzea izanen du ariketa zailena!

Euskarazko egonaldiak eskaintzen dituzten eragileen zerrenda “Haurrari uda euskaraz gozatzeko  parada ematen diot!”

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.