Data: 2026-02-24
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Traduction : version en Fra

24. Korrika ate joka: zer egin bitartean?

Hilabete bat baino gutxiago falta da Korrikaren 24. edizioa hasteko. Aurtengo Korrika martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik, eta 11 egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren, martxoaren 29an iritsiko da Bilbora.

Oraindik aste batzuk falta dira gure herrietatik igaro eta, gau zein egun, euskararen alde korrika hasteko. Baina benetan aspertuko al gara bitartean? Ez horixe! Korrika etorri aurretik ere, hamaika aukera ditugu girotzen joateko.

Izan euskaldun, haur euskaldunen guraso, euskara ikasten ari den ikasle edo erdaldun, Korrikan murgiltzeko parada bada denentzat.

Izan ere, Korrikaren webgunean (www.korrika.eus) topatzen diren material ezberdinak A1etik C1era bitarteko maila guztietara egokituta daude, beraz, edonork izango du bere neurriko edukia Korrikaren inguruan gehiago ikasi eta euskara praktikatzeko.

Korrika, historian

Atal honetan, Korrikaren historian zehar ibilbide birtuala egitea proposatzen da, ekimenaren ibilbidea eta bilakaera hobeto ezagutzeko. Korrikaren historia modu dinamikoan landu eta euskara praktikatzeko aukera paregabea eskaintzen da.

Online ariketak

Korrikaren historia berrikusteaz gain, bestelako online ariketa batzuk ere topatu daitezke webgunean. Ariketa interaktiboak eta dinamikoak dira, eta aukera bikaina ematen dute hizkuntza praktikatu eta kulturan murgiltzeko.

Material guzti hau, banaka zein taldean erabili daiteke. Klaseetan erabiltzeko material bikaina da, baita etxekoen artean giro jostari eta dinamikoa sortzeko ere.

Hau gutxi izango balitz, Korrikaren webgunean bestelako material anitz bada. Hortaz gain, agenda bat ere partekatua da Euskal Herria guztian zehar antolatzen ari diren “Korrika kulturalaren” hitzorduak emanez.

Beraz, badugu zer egin Korrika iritsi aurretik! Aukera ugari ditugu euskaraz gozatzeko, ikasteko eta giroa berotzeko.

Prest al zaude 24. Korrikari ongietorria emateko?

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.