Data: 2025-11-18
Irakurketa denbora: 2 minutu

Euskaraz irakurtzeko plazera

Euskaraz bizitzeak suposatzen du biziaren ekimen guzietan, euskararekiko automatismoa dugula, horien artean euskaraz irakurtzekoa ere bai.

Batzuentzat aspaldi barneratua bada ere, beste batzuentzat euskarazko irakurketa ez da hain errexki eginen. Euskaraz irakurtzeko parada ainitz ditugu prentsari esker, webguneetan, sareetan. Hemen irakurketa soila aipatu nahi genuke: liburuarena, aisialdi xinplea, irakurtzeko plazera.

Bi bide nagusi

Plazer honen partekatzeko aukerak badira eta ez bazara oraino oraindik batetan uzkailia, hemen bi bide nagusi aipatuko dizugu.

1- BIK, BOGA, BOOKTXOKO dira Iparraldeko Irakur kluben izen ezagutuenak : Hendaian, Azkainen, Biarritzen, Baionan (BOOKTXOKO), Hazparnen, Lartzabalen (BIK), Donapaulen, Baigorriko balean (BOGA), Maulen… Ipar Euskal Herrian gaindi halako hamar bat talde identifikatu ditugu non besteekin liburuen mamia eta gustua partekatzen ahal den. Irakurtzea plazer bakarti bat izan daiteke naski, baina pentsa ezazu hori, xoko bero batean egiten dela: lagunekin mahai baten inguruan, kafesne beroa edo garagardo freskoa edanez, halako leku goxo batean liburu bateko pasarteak partekatuz. Horrelaxe funtzionatzen dute sortu diren irakur klubek. Talde bakoitzak bere kolorea eta usaina du, baina denek irria eta gozamena pizten dituzte gauza berarengatik: liburuak elkarrekin bizitzeko gogoa. Klub hauetan ez da nehor arrotz: lehen bilkuran lotsati sartzen dena ere, ohartuko da berehala hitz beroen artean ongi etorria dela.

2- ELKARTUZ-literatura da, Euskal Kultur Erakundeak laguntzen duen talde nahianta, literaturazalez osatua. Talde honetan EKE-k bultzaturik, irakur kanpaina bat prestatzen ari da, heldu den 2026ko udaberrian aterako dena. Kanpaina honen xedea, euskaraz irakurtzeko usaiarik ez dutenei lehen liburu baten gustua ematea da.

Xede honen lortzeko, lehen lehenik 50 bat liburu sorta osatu da (https://www.eke.eus/eu/kultura/literatura/irakurketa-gomendioak). Hizkuntza maila, lema eta euskalki ezberdinetako liburu hautaketa da, euskal literaturaren aniztasuna irudikatzeko gisan.

Ondotik « irakurkleta » moduko ibilaldia proposatuko da, bikote batek osaturik : tutorea eta irakurle-gaia. Honen bitartez espero da, irakurtzeko usaiako arrastak gainditzea, horietan hizkuntzaren zailtasuna, gustu edo ezagutza eskasa besteen artean…

Oraiko sartzetik goiti hasiko da udaberriko kanpaina sakonki prestatzen. Talde hau sekulan juntatu nahi baduzu, bixtan da ongi etorria zirela.

Eta orohar, liburu edo literatura solasak interesatzen bazaitu, ON! webgunearen bitartez harremanetan sar gaitezke. Edozoin ohar, gehigarri edo galdera helarazi nahi baduzu kontaktu fitxa balia ezazu, laster erantzungo dizugu.

Laster elgarren berri izango dugulakoan, irakurzaletasunez.

Euskaraz irakurtzeko plazera

Euskaraz bizitzeak euskaraz irakurtzea ere badakar. Baina pertsona batzuentzat ez da beti erraza. Horregatik, euskaraz irakurtzeko aukera batzuk proposatu nahi dizkizugu.

Bi aukera

1. Irakurketa taldeak

Ipar Euskal Herrian hainbat irakurketa talde daude: BIK, BOGA eta BOOKTXOKO, besteak beste.

Talde hauetan liburu bat irakurri eta besteekin partekatzen da. Liburuei buruz hitz egiteko, iritziak emateko eta jende berria ezagutzeko aukera da. Giro atsegina eta lasaia izaten da, eta edonor ongi etorria da.

2. ELKARTUZ-literatura

Euskal Kultur Erakundeak lagundutako talde bat da. Helburua da euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duten pertsonei lehen liburu bat irakurtzen laguntzea.

Horretarako, euskarazko 50 liburu inguruko zerrenda prestatu dute. Liburuak maila eta gai desberdinetakoak dira, bakoitzak bere gustuko bat aurki dezan.

Gainera, irakurle bakoitzak laguntzaile bat izanen du. Horrela, euskaraz irakurtzeko zailtasunak gainditzen eta irakurtzeko ohitura hartzen lagunduko zaio.

Beraz, euskaraz irakurtzen hasi nahi baduzu, aukera ugari dituzu. Bakarrik irakur dezakezu, edo besteekin partekatu. Garrantzitsuena hastea da!

 

Irakurri, gozatu eta euskaraz bizi!

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.