- Aholku nagusia da zurea dela hitza! Zuk formulatzen baduzu zer nahi duzun, parekoari errexago izanen zaio posizionatzea.
- Menturaz batzuekin lasaiago izanen zira haiek zuzentzaile posturan emateko, eta, besteekin, argiki errateko ez duzula zuzendua izan nahi. Zuk formulatuz dute erranen ados diren, ala ez, zurekin: hortik duzu argiago ikusiko zer den posible izanen, batzuekin eta besteekin.
- Zure burua errespetarazteko molde bat ere bada, ohar txarrik ez izateko, zuzentzaile hiper-zorrotzak saihesteko, edo aitzinatzen ez zirelako sentsazioa ere ez barneratzeko.
- Parekoek ere ikasi beharko lukete zuk nahi duzunari egokitzen, eta zure beharren arabera ere eskua luzatzen. Ez dezagun ahantz euskara ikasten ari ziren helduek dutela bidea urratu, euskaraz gehiago mintzatzeko egunerokoan, espazio desberdinetan, euskara etxetik karriketara eta lan-mundura sarraraziz!