Euskaltegitik kanpoko tresnak

Euskara ikasteko bidea luze egiten ari zait, ez nuke utzi nahi, baina ene mailaz ez naiz kontent. Zein dira ikasprozesua azeleratzeko pistak?

  • Menturaz irakasle gehiagoren (edo fidagarriak zaizkizun heldu euskaldun batzuen) iritzia biltzea lagungarri izanen zaizu: zu ez zira zure mailaz kontent, baina agian erranen dizute zure pertzepzioa baizik ez dela, eta ikasprozesuan ederki aitzinatu zirela!
  • Ikustekoa da ere zertan duzun azelerazio baten beharra: hizkuntzaren egitura ez baduzu aski sendoa, aste bat edo biko ikastaldiek dizute laguntza egokiena ekarriko. Barnetegiak ere badira, bereziki Hegoaldean, batzuetan diru-laguntzekin, aste batzuez animaleko aitzinamenduak egiteko.
  • Hizkuntzaren jarioan baldin baduzu arazoa, eta naturaltasun gehiago eskuratu nahi baduzu hitz egiterakoan, egokiagoa litzateke mintzapraktiketara joatea, edo lagunduko zaituen mintzalagun batekin lanketa bat egitea, epe batez. Inguruko lagun edo senide batzuek ere ez ote zaituzte laguntzen ahal?
  • Azkenik, euskara praktikatzeko tokiak dibertsifikatzeak ere laguntzen ahalko zaitu, egoera ezberdinetan euskaraz egiteko: irratien jokoetan parte-hartuz, ekitaldi artistikoetan, hitzaldietan, herri euskaldunetara joanez, bestak eginez… Anitz jendek eskas zuen euskara-deklika egoera lasaigarri eta jostagarrietan ukan du!

Beste aholkuak

Aholkua partekatu

ON! ezagutu

Zure txokoa

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.