Euskaldun zaharrak eta ni

Euskaldun batzuek erraten didate ikasten dudan euskara ez dela egiazkoa, eta frantsesez ari zaizkit. Zer erantzuten ahal diet?

  • Aski dutela egiazko euskara zuri erakustea! Funtsean, ba ote dakite formulatzen zer den egiazko euskara? Apustu ezetz!
  • Horiek entzunez, iduri luke euskaraz mintzatzeko molde bat eta bakarra baizik ez dela… eta euskarak soilik balio duela batzuen artean hitz egiteko. Ikustekoa ere belaunaldi gazteekin euskaraz ari diren…
  • Hain segur ere, horretan da korapiloa: haiek mintzo duten euskara biziki lokala dela, eta zuk ikasten duzuna, biziki globala dela. Haiek badituztela hitzetan, erran-moldeetan, doinuetan… finezia edo ñabardura batzuk eguneroko solasetan; zuk, gai desberdinak, molde desberdinetan eta pertsona desberdinekin aipatzen ahal dituzula: politika zein kirola, idatzian zein ahozkoan, auzoarekin zein irakaslearekin…
  • Ebe zorionak: haiek eta zuk, euskarari bere osotasuna ematen diozue! Beraz, badakizue zer egin: zuk, haiek euskaraz mintzarazi gai desberdinei buruz, eta haiek, zu eguneroko solasetan trebarazi. Praktika duzue eskas, baina jinen da! Eta horrela zaizue naturala bilakatuko euskaraz mintzatzea, elgarrekin.

Beste aholkuak

Aholkua partekatu

ON! ezagutu

Zure txokoa

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.