- Begira zenbat erdaldun den euskararen aliatu, adibidez, ikastoletako gurasoen artean! Edo euskararen alde hasi, eta euskaldundu direnak. Agian hori izan daiteke errexena zuretzat: adibide ezberdinak ikusaraztea zuen ingurumen hurbilean, horiez mintzatzea, edo pertsona horiekin zuzenean haien ibilbidea aipatzea.
- Ez badira berehalakoan euskaldunduko ere, garrantzitsua da lehen azpimarra haien jarreran ematea, horretarako gu, euskaldun gisa, argiki posizionatuz: ederra litzateke zuk euskarazko agur bat onartzea, euskarazko afixa bat ulertzen saiatzea, euskararen erabilera errextea…
- Baita ere euskara eskura jartzea: besta batean, adibidez, trago bat edo talo bat errexki mana dezakete euskaraz, ekintza sinple baina errepikakor horrekin hizkuntza sendituz haien baitan, erabilgarri dela eta ateak zabaltzen dituela sesituz!
- Gauza konkretu horiekin dute ulertuko zer gako duten eskuen artean, eta bidelagunak badituzte, bide ederra egin dezakete euskararen munduetan, gaia sakontzeko ere bai.