- Uf! Eta zer erran nahi du euskal hiztun oso eta aktibo izateak? Ba ote dakizu esplikatzen euskal hiztun osoa dela egoera eta espazio guzietan euskaraz egiteko gai dena? Eta, hori lortzeko, gure testuinguruan, aktibo izan behar dela? Molde motibagarrian esplikatzea lortzen baduzu: zorionak, bide ederra hasi duzu, eta duzue!
- Hain segur ere, haien ibilbideak eta gure ingurumenak ideia nagusi bat transmititu die: euskara ez dela hizkuntza osoa, bakarrik gauza batzuetarako edo pertsona batzuekin balio duela.
- Baina gure ametsa da osoki euskaraz bizitzea, egunerokoan: horretarako ere genuen euskara batua sortu, hedabideetatik sare sozialetara euskara erabiltzeko, laneko esparru teknikoetan ere bai, eta Euskal Herri osoan ere euskaraz ibiltzeko!
- Euskara pittin bat urrunago eramanez, haien baitan konfiantza gehiago hartuko lukete, eta noizbait gertatuko zaie memento askatzaile bat: hortik aitzina, aise seguruago izanen dira euskaraz, eta molde erosoagoan ibiliko dira euskararen mundu guzi-guzietan! Inguratuko ditugu, bide hori egin dezaten?