Hasiera • Lan eskaintzak • Hezkuntza-animatzailea
Eginbeharrak:
– Ozeanoaren, itsas bioaniztasunaren eta Akuarioan aurkezten diren espezieen inguruko zientzia-bitartekaritzako jarduerak diseinatu, prestatu eta dinamizatzea.
– Diskurtsoa publiko biziki ezberdinetara egokitzea helburu argi batekin: ezagutza zientifikoak ulergarri egitea, haien aberastasuna
nehoiz galdu gabe.
-Material eta tresna pedagogikoen diseinuan eta garapenean parte hartzea, baita Akuarioak antolatzen dituen sentsibilizazio-ekitaldi eta proiektuetan ere.
Eskaturiko gaitasunak:
– Lanpostuak harreman eta lankidetza hertsia eskatzen du animalien zaintzako, harrerako eta
komunikazioko taldeekin.
– Autonomoa, antolatua eta sortzailea izan, eta talde-lana gustuko ukan.
– Zientzia-bitartekaritzan, hezkuntza-animazioan, akuario batean, museo batean, zientzia-
kultura zentro batean edo ingurumenaren arloko erakunde batean izandako lehen esperientzia baloratuko da.
– Ingelesa eta/edo gaztelera eta/edo euskara menperatzea abantaila izanen da.
Hautagaitza:
Curriculuma + lerro batzuk, Biarrizko Akuarioko taldean zergatik sartu nahi duzun azaltzeko: pedago@biarritzocean.com
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
Beste lan eskaintzak
> Euskara
Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.
Euskaraz goza
Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.