Hasiera • Lan eskaintzak • Koordinatzailea
Betebeharrak:
• Hiru lanbide sailak koordinatu (komertziala, finantza/administrazioa eta erosketak).
• Arbitramendu beharrak identifikatu eta erabaki kolektiboak hartzeko laguntza ekarri.
• Lan aldi kolektiboak antolatu eta animatu.
• Norabide estrategikoak ekintza plan baliagarri bilakatzen lagundu.
• Erabakien gauzatzea segitu eta haien aitzinamendua ebaluatu.
• Aurrekontuen prestakuntzan parte hartu eta haien gauzatzea jarraitu.
• Kooperatibaren kontuak egiten eta finantzen kudeaketa lagundu.
• Jarraipen administratiboa eta juridikoa segurtatu.
Eskaturiko gaitasunak:
• Gauzak antolatzeko, laburpenak egiteko eta komunikatzeko gaitasun handia.
• Esperientzia koordinazioan, jende eta proiektu kudeaketan edo egitura ttipi bat zuzentzean.
• Soldatadunek, administratzaileek, partaideek, hornitzaileek, bazkide/laguntzaileek, etab. osatu profil desberdinak dituzten solaskideekin lan egiteko gaitasuna.
• Oinarri batzuk kudeaketa eta aurrekontuen jarraipenean.
Baldintzak:
• Telelana: egun 1 astean aukeran
• Soldata: 2 900 € gordin inguru hilabetean
• Abantailak: janari txartelak + mutualitatea %100 hartua
• Postu hartzea: hoberenean 2027ko urtarrilean
Hautagaitza:
Motibapen gutuna eta curriculuma bidali abenduaren 3a baino lehen:
info@enargia.eus
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
Beste lan eskaintzak
> Euskara
Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.
Euskaraz goza
Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.