Hasiera • Euskaraz goza • Hedabideak
Hedabideak
Lau haizetara
Euskaraz informatzeko espazioa.
Hemen, Euskal Herriko eremu eta euskalki desberdinetako irrati, argitalpen eta telebista batzuen loturak atzemanen dituzu, besteak beste.
Zoom
Euskal Irratiak
Euskal Irratiak Ipar Euskal Herriko lau irratiek osatutako sarea da: Xiberoko Botza, Irulegiko Irratia, Gure Irratia eta Antxeta Irratia. Euskarazko informazioa, elkarrizketak, podcastak eta askotariko edukiak eskaintzen ditu, Ipar Euskal Herriko aktualitatea, kultura eta gizartea gertutik jorratuz.
Argia
Argia euskarazko komunikabide erreferentea da, aktualitateari, kulturari eta gizarte-gaiei buruzko edukiak eskaintzen dituena. Bere webgunean albisteak, erreportajeak, elkarrizketak eta ikus-entzunezkoak aurki daitezke. Euskara praktikatzeko eta Euskal Herriko gaurkotasuna ezagutzeko baliabide oso interesgarria da.
Herria
Herria Ipar Euskal Herriko euskal astekaria da. Ostegunero Ipar Euskal Herriko 20 eta 30 herriren berri ematen da, gehienak Baxe Nafarroa eta Lapurdikoak. Gaur egun osoki euskaraz idazten den astekaria da. Euskaldun berrientzat ala euskara ikasten ari direnentzat egokia da, euskara errexa baitu, aberatsa eta irakurtzeko atsegina. Elkarlan ezberdinak dituzte, AEK, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa eta Euskal Haziak elkartearekin, artikulu eta kronika ezberdinak argitaratuz.
Lehen alea 1944ko urrian agertu zen, Eskualduna astekariaren ondorengo gisa. Eskualduna astekaria bigarren gerla mundialaren garaian, Vichyko erregimenaren alde posizionatu zela eta, Frantziako Erresistentziaren Erakundeak debekatu zuen. Piarres Lafittek bertze euskaltzale batzuekin, astekari berria sortu zuen, linea editorial berriarekin, euskaltasunari leihoa zabalduz. Menane Oxandabartz eta Ainhoa Etchenique dira azken bi idazleburuak, gizon lerroaren ondoko bi emazteak.
Historian zehar eta gaur egun Herria euskararentzat tresna inportantea izan da, sustut Ipar Euskal Herrian.