Data: 2025-10-30
Irakurketa denbora: 2 minutu

Traduction : version en Fra

Gau beltza Euskal Herriko Halloween ?

Gaur egun urrian ezin da ukatu denetan kuiatxo eta mamuz beztitzen direla erakuslehio guztiak. Ameriketako Halloween denetan ikusgai da baina geroz eta gehiago entzuten da ere Gau beltza edo Animen gaua ospatzen Euskal herrian gauza berdina ote dira ?

Gure arbasoek negua lurraren « heriotz » edo « loaldi » gisa ikusten zuten. Uzta guztiak bildu ondoren, urrian egunak ttikitzen eta gauak luzatzen diren harira, arbolek ostoak galtzen dituzte eta hotza heldu da. Harzta bera ere lo egitera doa udaberriko ihauteriak arte lurra iratzarri arte. Hori dela eta lehengo europarrek pentsatzen zuten urri bukaerako garaian « ate » bat idekitzen zela bizidunen mundua eta hilen munduaren artean : arima erratuak berriz heldu ziren gure mundura.

Europan udazken garaia negua prestatzeko unea zen. Etxeetan elikagai nahiko eduki behar zen pertsonentzat zein baserriarentzat. Suak egiten ziren, etxeko su nagusi ez ziren guztiak itzaltzen ziren jai egun horretan. Sakrifikatutako animalia guztien hezurrak ere sutara bota behar ziren. Praktika ohikoa zen ere eskeak egotea, horretarako behar ziren elikagai eta edariak hartuta. Asturiasen otorduak egiten ziren arbasoak ehortzita zeuden lekuetan. Pesta zahar hori Samhain deitzen zuten zeltek, eta dirudienez udaren bukaera erran nahi zuen.

Harrigarria iduritzen bazaigu ere, jakin behar da ohitura hori Euskal Herriko herri gehietan ospatzen zela « Animen gaua », « Gau beltza », « Akerbeltz » etabar deitzen zuten ospakizun hori eta Umiasainduko bezperan egiten ohi zen. Ohitura horren berri ematen digute Orio, Bermeo, Urnieta, eta Oñatiko lekukotasunak https://ahotsak.eus/albisteak/halloween-euskal-ohitura-zaharra/-en. Iparraldean ez dugu ohitura horren lekukotasunik aurkitu momentuko, baina oso zabaldua zenez, baliteke lehenagotik galdu bazen ere antzeko ohitura bat bazela.

Halloween ingelesez All Hallows’ Evening « Santu Guztien arratsaldea» erran nahi du, urriaren 31an ospatzen da. Hitza aski berria da XVIII.mendekoa, zelten uztaren pestaren kristautzearen emaitza da. Ikerlari zonbaiten arabera Samhainen giristotzea da gaurregun ospatzen duguna eta lehen Europa osoan ospatzen zena. Samhain pestak 3000 urte baino gehiago luke. Amerikarrek ospatzen duten gisa aski berria da eta justu ehun bat urte sortu zen Minnessotan : 1920 hamarkadan zonbait elkarte hasi ziren haurrentzat erakustaldiak antolatzen eta helduentzat dantzaldiak. 1930tik arrakasta izan zute eta AEB osoan zabaldu mozorrotzeko eta eske ibiltzeko ohitura.

Euskal herriari doakionez gaur egun pesta horren berpizte bat ikusten dugu. Hori Taupak bultzaturik Gaubeltza.eus webgunea eta ikastaroak proposatzen ditu herritarrei euskarri , erritual ideiak garatzeko et ohitura zaharra ezagutarazteko. Azken urteetan Baionan, Urrunan, Hendaian, Basusarin eta beste herri frangotan antolatzen dira Gau beltzak. Gehienetan Euskaldunek bultzaturik pesta hori arnasgune gisa antolatzen da osoki euskaraz eta erritual batzu arraberrituz : beldurrak edo amets gaixtoak sutara botatzen, zendutako maiteak omentzen, ipuinak kondatzen, mozorrotzen, etxez etxe ibiltzen, jendea biltzen, kaleetan ibiltzen baita dantza, kanta edota ikusgarriak antolatzen dira.

Beraz erran dezakegu Gau beltza eta Halloween ber pesta dela, Gau beltzak euskaraz eta Euskal Herriko ohiturak hedatzeko xedearekin xumekiago antolatzen dela eta indarra hartzen ari dela. Beraz jantzi mozorroak eta goazen kaleak euskaraz ikaratzera !

Gau Beltza eta Halloween: gauza bera al dira?
Urrian, kale eta denda guztiak kuiaz, mamu mozorroz eta kalabazaz betetzen dira. Halloween Ameriketatik dator, baina Euskal Herrian gero eta gehiago ospatzen da Gau Beltza. Baina, zer alde dago bien artean?


Jatorria: gure arbasoen sinesmenak

Aspaldian, gure arbasoek uste zuten negua lurraren “lo garaia” zela. Urri bukaeran egunak laburtzen dira, gauak luzatzen, eta hotza heltzen da. Garai horretan, jendeak sinesten zuen bizidunen eta hilen munduak elkartzen zirela. Horregatik pizten zituzten suak, eta egiten ziren erritu bereziak.
Antzinako Europan festa horri Samhain deitzen zioten zelten artean. Samhain hitzak “udaren amaiera” esan nahi du, eta 3000 urte baino gehiago ditu.


Euskal Herrian: Gau Beltza

Euskal Herrian ere antzeko ohitura zegoen. Herrika, Gau Beltza, Animen Gaua edo Akerbeltz Gaua deitzen zitzaion. Urriaren 31ko gauean, jendeak mozorroak janzten, etxez etxe ibiltzen eta ipuin beldurgarriak kontatzen zituen. Lekukotasunak badaude Orio, Bermeo, Urnieta eta Oñatin.
Iparraldean ohitura hori galdu zen, baina gaur egun berpizten ari da.


Gaur egun: festa berritua

Azken urteetan, Gau Beltza berriz ospatzen da herri askotan. Adibidez: Baiona, Urruña, Hendai, Basusarri eta beste askotan. Taupak sortutako gaubeltza.eus webguneak laguntzen du ohitura hau zabaltzen eta berritzen.

Gaur egungo Gau Beltzan:

  • Beldurrak edo amets txarrak sutara botatzen dira.
  • Zendutako senideak gogoratzen dira.
  • Mozorroak janzten dira eta etxez etxe ibiltzen da.
  • Kaleetan dantza, kanta eta ikusgarriak egiten dira. Eta guztia euskaraz!

 

Ondorioa
Beraz, Gau Beltza eta Halloween antzeko jaiak dira. Biek dute jatorria Samhain zaharrean, baina Gau Beltzak euskal izaera dauka. Euskaraz ospatzen da, gure ohiturak eta hizkuntza bizirik mantenduz.
Mozorroa jantzi, sua piztu eta goazen kaleetara euskaraz ikaratzera!

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.