Publikatze data | 2026-07-13

Arduradun eta irakasle

Epemuga: 2026/07/22
Kontratua: Mugatua, mugagabea bilaka daitekeena
Lanaldia: Denbora osoz edo 2 langile denbora erdiz
Herria: Xiberoa

Eginbeharrak:

  • Gau Eskolan eguneko eta gaueko klaseak eman
  • Xiberoako ikastaldia antolatu eta klaseak eman
  • Gau Eskolako arduraduna izan: antolaketa lana, administrazio lana, elkartearen bizia kudeatu

Eskaturiko gaitasuna:

  • EGA maila euskaraz
  • Maila ona frantsesez
  • Xiberoako eskualdearen ezagutza
  • Irakasle aritzeko oinarrizko gaitasuna (formakuntza eskaini daiteke)
  • AEKren helburuak, baloreak eta funtzionamendua ezagutu eta konpartitu
  • Informatikako ezagutzak: Open Office, datu basea (formakuntza eskainia), posta elektronikoa eta Internet
  • Proiektuen kudeatzeko gaitasuna eta antolaketa gaitasuna
  • Harremanetarako, talde dinamizaziorako eta lan taldeetan aritzeko gaitasuna
  • Gidabaimena eta autoa beharrezkoak dira.

Hautagaitza, curriculuma eta motibazio gutuna, AEK-ko bulegora, Marengo karrika 22, BAIONA edo iparraldea@aek.eus helbidera bidali. Elkarrizketak eginen dira agorrilaren 24ko astean.

Xehetasunak:

05 59 25 76 09

iparraldea@aek.eu

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

Beste lan eskaintzak

Eskaintza partekatu

Lansarean Euskarazko lan ataria

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.