Data: 2025-09-23
Irakurketa denbora: < 1 minutu

Traduction : version en Fra

Inkesta soziolinguistikoa : euskararen termometro bat

Inkesta soziolinguistikoa 5 urte guziz obratzen da 1991tik Euskal Herri osoan : Euskal Autonomia Erkidergoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.

Inkesta soziolinguistikoa, zergatik ?

Hizkuntzaren bizitasuna eta bilakaera erregularki segitzeko, euskalgintzako eragileen helburuak eta norabideak argitzeko.

 

→ Inkesta soziolinguistikoa, zer neurtzeko ?

Inkesta soziolinguistikoak 4 esparru aztertzen ditu :

  • Hizkuntza gaitasuna
  • Hizkuntzaren transmisioa
  • Erabilera
  • Euskararen erabileraren sustatzeari buruzko jarrera

 

Nola ibiltzen da ?

Ipar Euskal Herriaren kasuan, 16 urte eta gehiagoko 2.000 biztanleko lagin bati telefono bidezko galdetegi bat egiten zaio. Lagina honako irizpideen arabera osatua da :

  • Generoa
  • Adin-tartea
  • Lurralde soziolinguistikoa : Baiona – Biarritze – Angelu eremua, Lapurdi eremua, Nafarroa Beherea/Xiberoaren eremua.

 

→ Zer dio inkesta soziolinguistikoak, euskararen egoerari buruz gaur egun ?

Beste artikuluak

Artikulua partekatu

ON! ezagutu

Gure herria ezaugarritzen duen hizkuntza osoa, minorizatua, bizi berritzailea, publikoa eta berezia deskubritzeko atala.

 

Euskaraz goza

Etxean, treinean edo laneko pausan… haurrekin, ikaskideekin edo lagunartean… momentu goxo bat euskaraz pasatzeko baliabide batzuk.